(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Corpas kontseilariak “Bi anai” filmaren grabazioa bisitatu du Artikutzan (Goizueta) osteguna, 2010.eko uztailak 15

Imanol Rayo nafar zuzendariaren filma euskaraz grabatzen ari dira eta INAACetik 50.000 euroko laguntza jaso du


Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo kontseilariak eta Koldo Lasa Aristu Ikus-entzunezko Arteen eta Zinemaren Nafarroako Institutuko (INAAC) zuzendari kudeatzaileak, gaur goizean, Imanol Rayo nafar zuzendariaren "Bi anai" filmaren grabazioa bisitatu dute Artikutzan (Goizueta). Filma Bernardo Atxagaren eleberri batean oinarrituta dago. Film luzea euskaraz grabatzen ari dira eta aurten Nafarroako Gobernuko INAACen aldetik 50.000 euroko laguntza jaso du.

Rayo ekainaren 21ean hasi zen Bernardo Atxagaren "Bi anai" eleberriaren zinemarako egokitzapena grabatzen, eta grabazioa uztailaren 30era arte luzatuko da. Hala ere, filmaren azken sekuentzia otsailean grabatu zen, pelikulan Belaguako paisaia elurtuak agertuko dira eta.

Bernardo Atxagaren eleberriaren bertsio zinematografikoa batez ere Lesaka, Ituren eta Artikutzako kale eta inguruetan garatuko da. Filmaren zuzendariak Nafarroako herri horiek hautatu ditu Atxagaren lan nagusietan behin eta berriro agertzen den inguruko arkitektura tipikoa daukatelako.

"Bi anai" filma Orio Produkzioak etxeak ekoitzi du eta XX. mendearen 50eko hamarkadan girotuta dago. Aita hiltzean, Paulok, seme gazteak, Daniel adimen urriko anaia bere kargura hartu behar du. Filman Danielek nesken aurrean duen sexu obsesio gero eta handiagoa eta herriko biztanleek anaiekiko erakutsitako jarrera inbidiatsu eta intolerantearen aurrean sortutako familia-gatazkak kontatzen dira.

Aktoreak hautatzeko castingak hiru hilabete baino gehiago iraun du. Bi aurpegi berri ikusiko ditugu: Bingen Elortza, Pauloren paperean, eta Aitor Coteron, Danielen paperean. Loreto Mauleón eta Ohian Lopetegi dira filmeko gainerako aktoreak, esperientzia handiagoa duten aktoreek babestuta, hala nola Kandido Uranga. Talde teknikoari dagokionez, zuzendari artistikoa Peio Villalba da eta argazki zuzendaria, Javier Agirre.

Dokumentazioa:
Bernardo Atxagari buruzko oharrak
Imanol Rayori buruzko oharrak 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa