(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiaren XI. edizioa hasi da, “Calígula” antzeztuta ostirala, 2010.eko uztailak 16

Jaialdia datorren abuztuaren 1era arte luzatuko da, eta programan erakusketak, kale-antzerkia, musika-antzezpenak eta jarduera enologikoak egingo dira


Lanaren irudi bat

"Calígula" lanaren bidez Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiaren XI. edizioa ireki da

Gaur, ostirala, Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiaren XI. edizioa hasiko da. Antzerki-erakusketa 21:00etan inauguratuko da merindadeko hiriburu honen Errege Jauregian, Juan Ramón Corpas Mauleón kontseilaria buru dela.

Ondoren, 22.30ean, Albert Camusen "Calígula" lanak, Santiago Sánchezen zuzendaritzapean, jaialdiko programazioa irekiko du La Cavako agertokian. Lan hau Santiago Sánchezen berrikuspena da, eta Camusen testuari leial izanda, hainbat jai jorratzen ditu, besteak beste, tiranotasuna, beldurra eta interes ekonomikoa gizartearen motor moduan. Hala ere, konpainiak zenbait osagai berezi sartzen ditu, esaterako topikoetatik aldenduta dauden jantzi arriskutsuak.

La Cavako agertokiko antzezpen honez gain, Jaialdiko programaren barruan, Karlos III.a plazan, 20etan, Petronioren "El Satiricón" ikuskizuna, Agustín Iglesiasena, ikusi ahal izango da, Guirigai konpainiaren eskutik.

Ostiral honetan "La moda y los clásicos" erakusketa irekiko da Erdi Aroko galerietan. Gaurtik abuztuaren 1era arte bisitatu ahal izango da. Antzerkiaren Museo Nazionaletik datorren erakusketa honen bidez lokarriak ezartzen dira modaren eta antzerkiaren artean, eta antzerki figurinismoa indartzen da, gaur egungo sortzaile ezagunekin lotuta, hala nola, Elio Berhanyer, Jesús del Pozo, Francis Montesinos, Ágatha Ruiz de la Prada, Devota & Lomba, Miguel Palacio eta Ana Locking.

Datozen egunetarako aurreikusitako ekitaldiak

Uztailaren 17an, larunbata, Calígula berriro antzeztuko dute La Cavan, eta 20.00etan, lanaren zuzendariak, Santiago Sánchezek, eta Concha Vecino enologoak, "Ardoa pertsonaiarengan" gaiaren inguruan hitz egingo dute Ardoaren Museoan. Eszena zuzendariak antzezlaneko pertsonaia definitu eta ardoarekin duen bat-etortzea arakatuko du. Ekitaldi honetarako sarrera doakoa da, edukiera bete arte.

Igandean, uztailak 18, 12.30ean, Uxueko Santa Maria elizan Iñaki Fresán baritonoaren eta Josu Okiñena pianistaren errezitala entzun ahal izango da, doan, "Cuatro genios en tiempos difíciles" izenburupean. 22.00etan "Los tres blasones" antzeztuko da Cantería plazan, Miguel Munárrizen eszena-zuzendaritzapean.

Astelehenean, uztailak 19, Nafarroako errege-erreginen Jauregian antzezpenak hasiko dira, 22.00etan eta 23.00etan, "El museo de los horrores teatrales" lana. Hurrengo egunetan ere ikusi ahal izango da, uztailaren 20,21, 22, 25, 26, 27, 28 eta 29an. 22.30ean, La Cavan, "Duelo de esgrima y palabras" lana antzeztuko da, José Luis Chavarríaren zuzendaritzapean, eta La Irremediable konpainiaren eskutik.

Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdia Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Kultura zuzendaritza nagusiaren programa da. Kultura Ministerioaren, Erriberriko Udalaren eta Nafarroako Autobideen babesa du, eta Erriberriko Errege Jauregiaren, Kultura Ospakizunen Estatuko Sozietatearen eta Nafarroako Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzailearen laguntza.

Dokumentazioa:
Información sobre la obra "Calígula"
Información sobre la programación de los próximos días

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa