(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak onartu du garapenerako lankidetzarako hainbat urtetarako proiektuen 2010eko deialdirako 3,7 milioi euro jartzea astelehena, 2010.eko uztailak 19

Gizarte Gaien Departamentuak garapenerako lankidetzaren arloan dauzkan hamaika lan ildoetako bat da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak garapenerako gobernuz kanpoko erakundeen hainbat urtetarako proiektuak diruz laguntzeko 2010eko deialdian 3.708.590 euro jartzea erabaki du gaur. Diruz lagunduko dituzte, hain zuzen, herrialde azpigaratuen aldeko ekimenak, batik bat gerraren edo natur hondamendiren baten ondorioak nozitzen ari diren herrialdeen aldekoak. Diru-laguntzak izango dira GGKEek garatze bidean dauden herrialde eta lurralde jakin batzuetako biztanle behartsuenen aldeko jardueren %80 finantzako, gehienez. Lurralde horiek Nafarroako Lankidetza Plan Zuzentzailean daude zerrendatuta:

Nafarroako Gobernuak garapenerako gobernuz kanpoko erakundeen hainbat urtetarako proiektuak diruz laguntzeko 2010eko deialdian 3.708.590 euro jartzea erabaki du gaur.

Diruz lagunduko dituzte, hain zuzen, herrialde azpigaratuen aldeko ekimenak, batik bat gerraren edo natur hondamendiren baten ondorioak nozitzen ari diren herrialdeen aldekoak.

Diru-laguntzak izango dira GGKEek garatze bidean dauden herrialde eta lurralde jakin batzuetako biztanle behartsuenen aldeko jardueren %80 finantzako, gehienez. Lurralde horiek Nafarroako Lankidetza Plan Zuzentzailean daude zerrendatuta:

Bolivia, Kolonbia, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Haiti, Nikaragua, Peru, Aljeria, Maroko, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Tanzania, Etiopia, Kenya, Mali, Mozambike, Nigeria, Uganda, lurralde palestinarrak eta saharar herria.

Gainera, programek aipatu planak ezarritako hiru lehentasunetatik bi bete behar ditu:

oinarrizko giza premiak asetzeko gaitasuna hobetzea; herrialde horietako gobernuaren, erakundeen, administrazioaren eta gizarte zibilaren funtzionamendu demokratikoa hobetzea; eta gaitasun ekonomiko eta produktiboak hobetzea.

Lankidetza programak esku-hartze integralak dira eta eragin handia dute jarduera eremuan; alde horretatik, helburua da eragina luzerako izatea.

Horregatik, Gizarte Gaien Departamentuak hainbat urtetarako diru-laguntzak antolatzen ditu, kasu honetan hiru urterako (2010-2012).

GKEen hainbat urtetarako proiektuentzako diru-laguntzak honela banatuko dituzte:

2010ean 708.590 euro, 2011n 1,5 milioi euro eta 2012an beste 1,5 miloi euro.

 

Lankidetzarako tresnak

Lankidetzarako hainbat urtetarako diru-laguntzak Gizarte Gaien Departamentuak arlo horretan dauzkan hamaika lan ildoetako bati dagozkio; lan ildo horiek lau jarduera eremutan daude banatuta:

lankidetza ekonomikoa, garapenerako heziketa, lankidetza teknikoa eta giza laguntza.

Aurten, Nafarroako Gobernuak 21,3 milioi euro inbertitu ditu nazioarteko lankidetzarako proiektuetan. Gizarte Gaien Departamentuak lankidetzarako 227 proiektutan esku hartuko du, 38 herrialdetan eta foru erkidegoan, aipatu lau jarduera eremuetan.

Jarduera eremu zabalena erakundeen lankidetza ekonomikoarena da; jarduera horretarako 18.433.844 euro jarriko dituzte.

Lankidetza mota horretan sartzen dira ekintza txikiak (39 proiektu daude, 900.000 euroko aurrekontuarekin), urteko proiektuetarako diru-laguntzak (96 programa daude abian eta partida, guztira, 7,8 milioi eurokoa da), hainbat urtetarako diru-laguntzak (33 programa daude eta aurrekontua 8.083.844 eurokoa da) eta Medicus Mundirekin egindako hitzarmena (1,65 milioi euro).

Bigarren jarduera eremua garapenerako heziketa da: 13 sentsibilizazio, informazio eta heziketa proiektu daude eta 1.162.268 euro jasoko dituzte.

Lankidetza teknikoari dagokionez, 556.040 euroko aurrekontua egin da, 10 proiektu gauzatzeko. Eta giza laguntza zuzenerako 321.000 euro jarri dituzte larrialdietako laguntzarako, Argentina eta Txilerako giza laguntzarako eta saharar herriarentzako elikagai laguntzarako.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa