(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Justizia arloko eskumenak dituzten erkidegoek langileak transferitzea eskatzen dute, bulego judizial berria ezartzeko asteazkena, 2010.eko uztailak 21

Caballero presidenteordea autonomia-erkidegoetako arlo horretako kontseilariek Valentzian egindako bilerara joan da


Justizia arloko eskumenak dituzten autonomia-erkidegoek, Valentzian bilduta, langileen arloko eskumenak transferitzeko beharra azpimarratu dute, bulego judizial berria ezartzeko prozesua burutzeko "betekizun" moduan. Xede horretarako, Ministerioari autonomia-erkidegoetako ordezkaritza duen batzordea "premiaz" eratzeko deia egin diote, Botere Judizialaren Lege Organikoaren "ezinbesteko" eraldaketa "albait azkarren" errealitatea izan dadin.

Bulego judiziala eraginkortasun eta efizientzia irizpideekin kudeatzeko, autonomia-erkidegoek mekanismo arau-emaileak sortzeko "beharra" azpimarratzen dute, Justizia arloko eskumenak dituzten administrazio publikoek baliabide pertsonal eta materialen inguruan hartutako erabakiak "zuzenean lotesleak izan daitezen" idazkari judizial guztientzat kasuan kasuko lurralde-esparruan, bulego judizial berria garatzeko "funtsezko eginkizuna" dutela kontuan hartuta.

Hala jaso da Justizia arloko eskumenak dituzten hamaika autonomia-erkidegoetako ordezkariek gaur sinatu duten ondorioen dokumentuan. Bilera horretara Javier Caballero Martínez lehen presidenteordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria ere joan da. Atzo jardunaldi teknikoa egin zen, eta topaketa gaur itxi dute autonomia-erkidego hauetako kontseilariek: Aragoi (Rogelio Silva Gayoso), Kanariak (José Miguel Ruano León), Kantabria (José Vicente Mediavilla Cabo), Galizia (Alfonso Rueda Valenzuela), Madril (Francisco Granados Lerena), Nafarroa eta Valentzia (Paula Sánchez de León Guardiola). Bilerara ezin izan dute joan autonomia erkidego hauetako kontseilariek: Andaluzia, Pedro Izquierdo Martín Justiziarako idazkari nagusiak ordezkatua; Asturias, José Manuel Fernández García Justizia zuzendari nagusiak ordezkatua; Katalunia, Joan Xirau Serra Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako idazkariak ordezkatua; eta Euskal Autonomia Erkidegoa, José Manuel Fínez Ratón Justizia kontseilariordeak ordezkatua.

Topaketa hauen bidez, autonomia-erkidegoek, Ministerioarekin eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin batera, Espainian Justizia hobetzen eta modernizatzen lagundu nahi dute.

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa