(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

‘Escena 3’ taldeak “El Galán Fantasma” komedia aurkeztuko du Erriberrin osteguna, 2010.eko uztailak 22

Calderónen lana egokitu eta gaurkotzen duen antzezlan hau uztailaren 23rako eta 24rako aurreikusi da La Cavako agertokian, Mariano Paco Serranoren zuzendaritzapean.


Laneko une bat.

Mariano Paco Serrano 'Secuencia 3' antzerki-taldearen zuzendariak prentsaurrekoan aurkeztu du asteburu honetan La Cavako agertokira eramango duen ekoizpena, Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiaren barruan. Honako hau Calderón de la Barcaren "El Galán fantasma" lanaren egokitzapen berritzailea da eta uztailaren 23rako eta 24rako aurreikusi da.



Nahaspilez eta misterioz betetako komedia hau Saxonian kokatuta dago. Astolfo Juliaz maiteminduta dago eta Saxoniako dukea du lehiakide. Kapa eta ezpatadun istorioa, jazarpenez eta maitasun istorioez betea. Istorio horretan Saxoniako duke indartsu eta ankerrak Astolfo zaldun maitemindua guztien aurrean hil duela uste du.

Enrique Astolforen aitak semea hilda ez dagoela ikusten duenean, hiritik kanpo ezkutatzen du. Zauriak sendatu ondoren, Astolfo Juliaren etxeko lorategian agertuko da, fantasma bat balitz bezala, pertsonaia guztien artean nahastea eraginez, baina emakumea ez da harrituko, berak sekretua badaki eta.

Urrezko mendeko komedia guztietan bezala, ‘El galán fantasma’ lanaren amaieran zalduna eta emakumea ezkondu egingo dira. Baina nahastea bikoteen joko huts bat baino harago doa. Mariano Pacok dioen bezala, lanak zorroztasun, fantasia eta irudimen handiagoa du. Komedia askotan, baita honetan ere, egilea fikziotik ateratzen da eta bere buruari eta berak idatzitako antzezlanei buruz isekak egiten ditu.


 

Lan honetarako bertsioa Eduardo Galánek eta Daniel Pérezek egin dute. Euren ustez, lan honetan, Calderónek komedia itxuran aurkeztu zuen antzerki barrokoaren gaietako bat: munduaren itxura engainagarria. Errealitatea ez da dirudiena, zentzumenek nahasi egiten gaituzte. Pertsonaiak okerren inguruan mugitzen dira eta horrek gorabehera ugari eragiten ditu.

Egile hauentzat, lanak ustez azalekoak diren maitasunen abentura hutsa dirudi. Hala ere, Calderónek, protagonisten ahotik, itxurei buruzko obsesioak eta gizakiek patuarekin eta patuaren iruzurrekin egin ditzakegun isekak aipatzen ditu.

Beste galai bat eta beste emakume bat, aita eta barregarri batek istorioa osatzen dute. Pertsonaia horiek bilbea nahasten eta askatzen laguntzen dute eta maitasunaren bizitzari eta itxaropenaren arteari buruz elkarrizketa barregarri, sakon eta delikatuekin hitz egiten dute.

Aktoreen zerrendan hurrengo hauek aipatu behar dira: Manuel Navarro, Carmen Morales, Guillermo Montesinos, Alejandro Arístegui, Manuel Gallardo, Ana Ruiz eta Juan Calot. Ekoizpen-zuzendaritza Manuel Lladarena da, argiak Nicolás Fischtelenak, eszenografiaren diseinua David de Loaysarena, jantzien diseinua Mayka Chamorrorena eta soinuaren diseinua ‘Última Fila’ taldearena.

Denis Rafter

Denis Rafter irlandar aktorea bihar iritsiko da Erriberriko Antzerki Klasikoaren XI. Jaialdira, "Interpretando a Shakespeare" lanarekin. Antzezpena 20:00etan hasiko da Errege Jauregian.

Josep Maria Saperas (flauta) eta Juan Carlos de Mulder (lautea) musikariek abestiak, bakarlanak eta sonetoak interpretatuko dituzte, aktorearen keinuekin eta adierazkortasunarekin nahasten direnak.

Denis Rafter (Dublin, 1942) antzerkiko eta zinemako aktorea, zuzendaria, egilea, aktoreen maisua eta Shakespeareren gaineko aditua da (Filosofia eta Letretako doktorea Alcalá de Henaresgo Unibertsitatean, "Hamlet Espainian" gaia aztertuta). Lau hamarkada baino gehiago egin ditu Espainian, eta bertatik mundu osora joan da bere bakarrizketekin eta hainbat sari lortu ditu, besteak beste, Aktorerik Onenaren Saria Edinburgoko Jaialdian.

 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa