(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hamar gune turistikotan izango ditugu ikusgai asteburu honetan Cultur programako jarduerak osteguna, 2010.eko uztailak 22

Programa herri hauetara helduko da: Etxauri, Gares, Lekunberri, Zugarramurdi, Lizaso, Orbaitzeta, Uxue, Agoitz, Azkoien eta Bertizarana


Cultur programako jarduera gehiago asteburu honetan.

Cultur, Nafarroako Gobernuak foru erkidegoko hainbat leku turistikotan antolatzen dituen kultur jardueren programa, herri hauetara helduko da asteburuan: Etxauri, Gares, Lekunberri, Zugarramurdi, Lizaso, Orbaitzeta, Uxue, Agoitz, Azkoien eta Bertizarana.

Ostiralean (hilak 23), iluntzeko 20.00etan, Etxauriko Otazu upategian ganbera musika izango dugu entzungai, Bostarte haize bostekoarekin eskutik (lekua gordetzeko: 689 779185). Egun beren, Garesko plazan, Zorongo flamenko-jazz taldeak kontzertua emango du 20.30ean.

Hilaren 24an, larunbatean, Oberena Dantza Taldeak folklore dantzak eskainiko ditu Lekunberriko plazan, gaueko 22.00etan; gainera, ganbera musikako Messiaen laukoteak "Garai amaierarako kuartetoa, Auschwitz, holokaustoaren oroitzapen bizia" obra eskainiko digu Zugarramurdiko sorginen leizean, iluntzeko 20.30ean.

Azkenik, igandean (hilak 25) Ardanbera fanfarrea izango dugu entzungai Orbaitzetan, Iratiko basoan, Arratsaldeko 18.00etan. Egun berean, Uxueko Santa Mari elizan Schola Gregoriana Gaudeamus taldeak musika korala eskainiko digu, eguerdiko 12.30ean. Eta Lizason, Orgiko hariztian, izango dira bi entzungaiak: 'Mushrooms' Taldea jokatuko du eguerdiko 12.30ean eta arratsaldeko 18.00etan. 

Gogortu, halaber, abuztuaren 29ra arte hainbat erakusketa egongo direla irekita Agoitzen, Garesen, Azkoienen eta Bertizko Jaurerrian. Zehazki, Agoitzeko kultur etxean Iñaki Bergararen argazkiak daude ikusgai; Gareseko Vinculo etxean Juanjo Lazkanoren obrak; Azkoiengo kultur etxean Juanjo Lazcanoren margoak; eta Bertizeko Jaurerriko jauregian Amaya Gurpideren mihiseak.
Dokumentazioa:
Programa de Cultur 2010

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa