(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Datorren asteartean amaitzen da Jerónimo de Ayanz 2010 programako laguntzak eskatzeko epea asteartea, 2010.eko uztailak 27

Foru Gobernuak 120.000 euro bideratzen ditu Nafarroako ikerketa jarduera indartu eta nazioartean zabaltzeko


Datorren asteartean, abuztuak 3, amaitzen da Jerónimo de Ayanz 2010 ikerketarako laguntzak eskatzeko epea. Edizio honetan, Nafarroako Gobernuak 120.000 euro bideratzen ditu, 20.000 euro gehienez proiektu bakoitzerako, Foru Komunitateko ikerketa-jarduera indartu eta nazioartean zabaltzeko.

Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialaren (NAO) 80. zk.an argitaratu zen joan den uztailaren 2an. Horren bidez, Nafarroako ikertzaileen dedikazio intentsiboa sustatu, bikaintasun sareak eta ikerketa aliantzak sortu (Nafarroako eta nazioarteko taldeen arteko lankidetza zientifiko-teknikoan laguntzeko) eta ikertzaileen mugikortasuna sustatu nahi dira. Jardueraren gehiengo iraupena urtebetekoa izan behar da.

Zehatz esanda, laguntzen xede nagusiak hauek dira: Europako ikerketa-proiektuetan parte hartzeko proposamenak prestatzea (VII Programa Markoa, Interreg, Erasmus Mundus eta antzekoak), ikerketa sareak edo nazioarteko plataforma teknologikoak sortu edo horietan parte hartzea, eta Nafarroako ikertzaileen nazioarteko mugikortasuna sustatzea eta atzerriko zientzialariek Nafarroako I+G sisteman parte hatzea.

Laguntzen bidez, joan-etorriko gastuak eta ikertzailea kasuan kasuko lankidetzaren jomuga den herrialdean egoteko gastuak, aditu zientifikoen ezinbesteko bisitak, sareko kideen arteko bilerak antolatzearen gastuak eta ikertzaileen irakaskuntza zama ordeztea ordainduko dira, besteak beste.

Laguntzak lor ditzakete Nafarroako unibertsitate-sistemako irakasleek edo ikertzaileek, aldi batez, lehentasun osoz, ikerketa-jardueretan aritu nahi badute; horrez gain, Nafarroako I+G sistemako irabazteko asmorik gabeko ikerketa zentroetako langileek eta sorlekuko zentroaren eta aldi baterako atxikita duten Nafarroako unibertsitate edo zentroaren arteko baterako ekintza aurkezten duten atzerriko ikertzaileek ere laguntzak lor ditzakete.

Diru-laguntza hauek jasotzeko, eskabidea aurkeztuko da Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Erregistroan, Nafarroako Foru Komunitateko Erregistro Orokor Elektronikoan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legean aipaturiko bulegoetako edozeinetan, abuztuaren 3a baino lehen (egun hori barne hartuta).

Eskatzaileek ikerketa jarduerarako programa aurkeztu beharko dute. Proposamen bakoitzak helburu argi eta zehatzak izango ditu, eta haien zehaztasuna eta nazioartekotasuna neurgarriak izango dira. Horrez gain, argi azaldu beharko da nola, proposaturiko helburuak lortzeko, nazioarteko lankidetzaren eta eskatutako finantzaketaren beharra dagoen.

Programari Jerónimo de Ayanz y Beaumont (1553-1613) ingeniari eta asmatzaile nafarraren omenez ezarri zitzaion izena. Ia berrogeita hamar "asmakizun-pribilegio" (patente) eskuratu zituen. Berrikuntzarako grinak eraman zuen itsaspekoaren aurrekaria izan zen prototipo bat, urpeko jantzi bat eta lurrun eiektore bat asmatzera.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa