(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

‘Nafarren sarea munduan’ proba fasean hasi da asteartea, 2010.eko uztailak 27

Nazioarteko Garapenak Espainiatik kanpo bizi diren nafarrekin eta nazioartean interesak dituzten enpresekin lehenengo harremanak ezarriko ditu


Foru Gobernuak bultzatutako atzerriko nafarren sarea aste honetan funtzionatzen hasi da, proba fasean. Ekimen honen helburu nagusiak dira nafar enpresak babestea munduan lehian aritu ahal izateko, eta herritarrak trebatu eta sentsibilizatzea inguru globalean modu pertsonal eta profesionalean garatzeko aukerak aprobetxatzeko gai izan daitezen.

Azken finean, atzerrian bizi diren Foru Komunitateko edo Foru Komunitatearekin lotutako pertsonen sarea sortu nahi da. Pertsona horiek erantzukizun handiko lanpostuak izango dituzte nazioarteko esparruko enpresa eta erakundeetan, eta horien harremanak eta ezagutzak bultzada garrantzitsua izan daitezke Nafarroa nazioartean zabaltzeko.

Aipatutako Sarea 2008ko azaroan onetsitako 2008-2011 Nafarroako Nazioarteko Planaren barruan sartzen da. Besteak beste, 2008-2011 Nafarroako Nazioarteko Planean "nazioarteko kontratuak erakartzeko sareetan eta aliantzetan parte hartzea bultzatzea" ezarri zen, eta irizpide horri begira zenbait jarduera diseinatu ziren, hala nola "Nafarroarekin lotura duten pertsona ospetsuen nazioarteko sarea sortzea, pertsona horiek Nafarroako Nazioarteko Planera bildutako jardunen babes esanguratsua izan daitezen".

Sarea abian jartzeko, beharrezkoa da Nafarroarekin lotutako pertsona ospetsuen datu-basea sortzea, sare-sistema diseinatzea eta mantentzea, eta hori barruan hartzen duen weba garatzea.

Plataforma hori diseinatu eta mantentzeko lanak 2010. urtean hasi dira eta 2011ko apirilera arte luzatuko dira. Plataforma honetara bideratutako zuzkidura 125.000 euro 2010ean eta 75.000 euro 2011n da.

Sareko lehenengo erabiltzaile potentzialekin harremanetan jartzeko, Nazioarteko Garapeneko Zuzendaritza Nagusia erakunde, entitate eta beste organismo batzuekin lan egiten ari da, urrian sarea modu ofizialean abian jartzen denean funtzionamenduaren balizko arazoak konponduta egon daitezen eta kideen kopuru esanguratsua izan dezan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa