(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak babeseko etxebizitzak erosi eta alokatzeko zuzeneko laguntzak mantenduko ditu osteguna, 2010.eko uztailak 29

Gobernu zentralak iragarritako laguntzen ezabaketa ez da aplikatuko, Nafarroako Gobernuak arlo horren gaineko eskumena baitu


Nafarroako Gobernuak herritarrei eta sustatzaileei bideratutako babeseko etxebizitzak erosi eta alokatzeko zuzeneko laguntzak mantenduko ditu. Beraz, Foru Komunitatean –arlo horren gaineko eskumena du- ez da aplikatuko Gobernu zentralak iragarritako laguntzen ezabaketa. Gogoan izango denez, Beatriz Corredor Etxebizitza ministroak asteartean iragarri zuen babeseko etxebizitza erosteko sarrerari emandako estatuko laguntza eten eta alokairua sustatzera bideratutako laguntza %40 murriztuko dela sustatzaile pribatuentzat.

Modu horretan, Nafarroako Gobernuak diru-laguntzak ematen jarraituko du sarrera ordaintzeari aurre egiteko. Laguntza horiek 119/1992 Foru Dekretuan agertzen dira eta ordainketa aurreratuen sistemaren bidez ordaintzen dira, hau da, etxebizitza ordaintzeko prozesuaren hasieran (Estatuan geroko etapa batean ordaintzen dira). Gaur egun, hauek dira diru-laguntzaren ehunekoak:

- Babeseko etxebizitzan, %16ko diru-laguntza IPREM bider bira arteko sarrerak dituztenentzat (aurreko legearekin IPREM bider 1,5 zen); %13 IPREM bider 2 eta 2,5era arteko sarrerak dituztenentzat; eta %8 IPREM bider 2,5 eta 3,5era arteko sarrerak dituzten herritarrentzat.

- Tasatutako etxebizitzan, %6ko diru-laguntza IPREM bider 1,5era arteko sarrerak dituztenentzat; %4 1,5 eta 2,5 bitartean dituztenentzat; eta %2 IPREM bider 2,5 eta 3,5 bitartean dituztenentzat.

Horrez gain, ehunekoak handiagoak dira familia ugarientzat. Araubide orokorrekoak badira, aipatutako kopuruei %3 gehitu behar zaie, eta araubide berezikoak badira, %6. Modu horretan, kasurik onenean, etxebizitzaren balioaren %22ra arteko laguntza. Etxebizitzak 85 m², garajea eta trastelekua baditu, ia 35.000 euroko diru-laguntza emango da (tipologia horretako etxebizitzaren gaur egungo balioa 156.330 euro da, BEZ gabe).

Batez beste 17.500 euroko diru-laguntza

2009an, Nafarroako Gobernuak 24,7 milioi euroko diru-laguntzak eman zituen babeseko etxebizitzak erosteko, 2008an baino 8 milioi gehiago. Laguntza horietatik 1.831 pertsonak lortu zituzten onurak (1.260 BOEak eta 571 TEBak). Batez beste 17.500 euroko diru-laguntza jaso zuten BOEen kasuan (2008an baino 1.500 euro gehiago) eta 5.000 TBEen kasuan. Horrez gain, horietatik 101ek 24.000 eurotik gorako laguntza jaso zuten. Guztira, BOEak eskuratu zituztenen %90ek eta TEBak eskuratu zituztenen %80k diru-laguntza jaso zuten.

Laguntza horiei zerga-arinketa gehitu behar zaie. Premiazko Neurrien Legea aplikatzen denetik (2009ko ekaina), %20koa (arrunta), %23koa (familia bi seme-alabarekin) eta %35ekoa (familia ugaria) da, urtean 9.015 euroko mugarekin eta 21.035 eurokoa baterako aitorpenetarako. Beraz, bost puntu egin du gora. Horren arabera, gaur egun BOE bat erosten duenak 1.560 eurora arteko zerga-aurrezkia izan dezake.

Alokairua sustatzeagatik sustatzaileei emandako laguntzak, Estatuan murriztu baina Nafarroan mantendu egingo dira. Foru Komunitatean, alokairu orokorra sustatzeko laguntzak %15ekoak dira BOErako, %17koak 35 urtetik beherako adingabeei bideratutako etxebizitzetarako, eta %25ekoak tutoretzapeko apartamentuak direnean. Alokairua erosteko aukerarekin sustatzen bada, diru-laguntzak handiagoak dira: %25ekoak BOErako eta %27koak alokairurako, erosteko aukerarekin. Sustatzaileek laguntzaren %50 behin-behineko kalifikazioaren unean jasotzen dute, eta gainerako %50 behin betiko kalifikazioaren unean.

Erosteko eta alokatzeko laguntza horiez gain, Nafarroako Gobernuak indarreko gainerako diru-laguntzak mantenduko ditu, hala nola etxebizitza kontura edo alokairuko etxebizitzen errentariei bideratutakoak, zaharberritzeko eta eraldatzek lagunzak, eta etxebizitzak erosteko abalak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa