(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak UAGNri helarazi dio Nafarroako Gobernuak nekazaritza sektoreari emandako babesa osteguna, 2010.eko uztailak 29

Miguel Sanz gaur goizean nekazaritza-erakundeko gorengo ordezkariekin bildu da    


Sanz UAGNko ordezkariekin

Sanz Lehendakaria gaur goizean UAGNko gorengo ordezkariekin bildu da. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Lehendakaria gaur goizean UAGN nekazaritza-erakundeko ordezkariekin bildu da, Félix Bariáin (idazkari nagusia), David Lezáun (presidenteordea) eta José Andrés Palacios (zuzendari kudeatzailea), lehen sektoreak Nafarroan gaur egun duen egoera aztertzeko.

UAGNk Sanz Lehendakariari txosten bat eman dio, krisi ekonomikoak sektorean azken bi urteetan izan dituen ondorioak azalduz. Sanz Lehendakariak erakundeari jakinarazi dio Nafarroako Gobernuak nekazaritza arloarekin konpromisoa duela eta UAGNren interesa eta sektore estrategiko horren alde egindako lana eskertu ditu.

Horrez gain, nekazaritza-erakundeak Sanzi Aranzadin (Iruñea) nekazaritzaren interpretaziorako zentroa eraikitzeko proiektua aurkeztu dio. Zentro hori LGENF funtsekin (%65) eta Nafarroako Gobernuaren ekarpenekin (%15), Iruñeko Udaleko ekarpenekin (%15) eta UAGNren ekarpenekin (%5) finantzatuko litzateke. Bestalde, Sanz Lehendakariak proiektua Nafarroako Aurrekontu Orokorretan nola sar daitekeen aztertzeko konpromisoa hartu du, betiere, defizita murrizteko helburuekin bateragarria bada.

Sektorearen egoerari dagokionez, Sanzek adierazi du beharrezkoa dela eraldaketak egitea funtzionamendu- eta kapitalizazio-metodoetan, gaur egungo neurri kooperatibista zorrotzez harago, merkatuen gaur egungo baldintzetara hobeto egokitzeko.

Gainera, Lehendakariak adierazi du Nafarroako Gobernuak sektorearen alde lan egiteko borondatea duela. Konpromiso horren erakusgarri dira 2007an abian jarritako "nekazaritza sektoreko krisiaren aurreko Larrialdi Plana", errentei, inbertsioei eta sustapenei emandako laguntzak eta inbertsio publikoak, hala nola Nafarroako Ubidea. Azken hori dela bide, 57.300 hektarea lur ureztatu bihurtuko lirateke.

Laguntzei dagokienez, 2009an nekazaritza sektoreak egindako inbertsioen %42,25 diruz lagundu ziren, eta azpiegituren arloan Tuterako Nekazaritzako Elikagaien Hiriaren proiektua sendotu zen. Amaitzeko, nabarmentzekoa da Moderna Planaren arabera lehen sektorea eta sektore agroindustriala etorkizuneko puntu estrategikoetako bat dela.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa