(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Uztailean lau pertsona hil dira trafiko-istripuetan astelehena, 2010.eko abuztuak 2

Urteko lehenengo zazpi hilabeteetako heriotza-tasak %4,35 egin du behera 2009ko aldi berarekin alderatuz gero 


Trafiko-istripua

Uztailean lau pertsona hil dira trafiko-istripuetan.

Uztailean lau pertsona hil dira Nafarroako herri barruko eta hiriarteko errepideetan. Laurak aste batean hil ziren, uztailaren 23a eta uztailaren 31a bitartean. 15, 17 eta 24 urteko hiru gazte eta 75 urteko gizon bat izan dira hildakoak.

Barne Zuzendaritza Nagusiaren behin-behineko datuen arabera, urteko lehenengo zazpi hilabeteetan Foru Komunitateko trafiko-istripuetan 22 pertsona hil dira guztira, 2009ko aldi berean baino %4,35 gutxiago, orduan 23 pertsona hil baitziren. Zehatz esanda, Nafarroako Gobernuaren errepide sarean 16 pertsona hil dira, 2009ko aldi berean baino hiru gutxiago, eta 6 pertsona herri barruko errepideetan edo bideetan, eta iaz 4 izan ziren.

Uztailean istripuetan hildakoei dagokienez, lehenengo istripua uztailaren 23an, ostirala, gertatu zen NA-6210 errepidean (Vergalada-N-115), Faltzes ondoan. 75 urteko gizonezko bat hil zen, bizikletaz zihoala ibilgailu batek jo zuen eta. Astelehenean, uztailak 26, Vasco-Aragonesa AP-68 Autobidean, Leongo 15 urteko gazte bat hil zen, ibilgailua errepidetik irten eta gero. Ostiralean, uztailak 30, Zizur Nagusiko 24 urteko gazte bat hil zen, berak gidatzen zuen motorrak auto bat jo ondoren, Eskirotzgo errepidean (Galar).

Amaitzeko, larunbat goizaldean hartutako zaurien ondorioz, igandean Arguedasgo 17 urteko gazte bat hil zen. Gaztea ziklomotor batean zihoan eta Arguedasgo hirigunean istripua izan zuen –herria jaietan zegoen-, herriko altzarietan ustez egindako bandalismo egintzengatik galtzadan erorita zegoen seinale bat jo ondoren. Gogoan izan behar da Foruzaingoak egintza horiengatik Arabako lau gazte atxilotu zituela. Horietako bi aske geratu ziren karguekin, eta beste biak epailearen aurrera eramango dituzte bihar. Guztiei giza hilketaren ustezko delituak egotzi dizkiete zuhurtziagabekeria astunarengatik eta laguntza emateko eginbeharra ez betetzeagatik, parte-hartzearen maila desberdinekin.

Udan ziklomotorren, motozikleten eta bizikleten erabilerak gora egiten du. Ibilgailu horiek oso zaurgarriak direnez, istripua gertatuz gero, ondorioak larriak izaten dira. Barne Zuzendaritza Nagusiak gidari guztiei dei egin die biratze-maniobretan arreta areagotzeko, zirkulazio-arauak errespetatzeko eta debekatutako portaerak saihesteko.

 
Dokumentazioa:
Cuatro accidentes mortales

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa