(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ekintzailearen Beka eskatzeko epea abuztuaren 10ean amaituko da astelehena, 2010.eko abuztuak 2

18.000 eta 24.000 euro bitarteko 30 laguntza emango dira guztira gehienez 9 hilabetetan proiektu berritzaileak garatzeko


Ekintzailearen Beka eskatzeko epea abuztuaren 10ean amaituko da. Beka Nafarroako Gobernuak bultzatutako krisiaren aurkako neurrietako bat da eta Foru Komunitatean enpresa berritzaileen sorrera sustatzea du xede.

18 urtetik gorako pertsonei bideratuta dago. Nahitaez ez dute Nafarroan erroldatuta egon behar. Pertsona horiek Foru Komunitatean enpresa berritzaile bat sortzeko asmoa izan behar dute, eta enpresa hori abian jartzen modu esklusiboan aritu behar dute.

Ekintzailearen 30 Beka emango dituzte guztira. 18.000 eurora arteko zuzkidura ekonomikoa izango dute bazkide sustatzaile bat enpresa-proiektuaren garapenean modu esklusiboan aritzen den proiektuetan, eta laguntzak 24.000 eurora artekoak izango dira, proiektuaren garapenean bi bazkide edo gehiago modu esklusiboan inplikatuta daudenean.

Bekaren gehiengo iraupena 9 hilekoa da. Aldi horretan, IESE negozioen eskolak onuradunei enpresa-kudeaketako trebakuntza-ibilbidea eskainiko die, onuradunek CEINen Berrikuntza Mintegietako lokaletara doako sarbidea izango dute eta aholkularitza pertsonalizatua izango dute enpresa martxan jarri ahal izateko. Hamar proiekturik onenek inbertsiogileen foro batean parte hartzeko aukera izango dute.

Laguntza eskatzeko, helbide honetara jo behar da:

 www.becaemprendedor.cein.es/solicitud.

Eskaera egin ondoren, hautagaitza osatzeko, interesdunak abuztuaren 10aren aurretik negozio-ideiaren memoria eta sustatzaile bakoitzaren curriculuma bidali behar ditu (bekaren eskatzailea izan zein ez). Dokumentazio hori, helbide honetatik behera kargatu daiteke:

www.becaemprendedor.cein.es/documentacion.

Proiektua abian jarri denetik 250 pertsonak baino gehiagok eman dute izena, eta deialdia ireki denetik 77 proiekturako beka eskatu da modu formalean. Horietatik 14k hautagaitza osatu dute.

30 proiektuak ebaluazio batzordeak hautatuko ditu. Hurrengo hauek osatuko dute batzordea: Berrikuntza, Enpresa eta Lan Departamentuko ordezkariek, CEINekoek eta IESEkoek. Horretarako, negozio ideia eta proposamena barruan hartzen duen sektorea aztertuko dira, baita proiektuak jomuga duen merkatua, talde sustatzailearen profila eta proiektuaren hazkunde potentziala ere.

Hautatutako 30 proiektuen zerrenda Nafarroako Gobernuaren atarian eta Ekintzailearen Bekaren web orrian argitaratuko da hautagaitzak aurkezteko epea amaitu (abuztuak 10) eta hilabeteko epean.

Argibide gehiago, hemen: 

 www.becaemprendedor.cein.es, www.facebook.es/becaemprendedorcein eta www.twitter.com/becaemprendedor.

Era berean, Ekintzailearen Bekaren programa zabaltzeko eta enpresa-proiektuak Foru Komunitatera erakartzeko, CEINek duela gutxi enpresaburuen mahai-ingurua antolatu zuen Madrilen, eta horretan, hurrengo hauek hartu zuten parte: Carlos Barrabés Barrabes.com izenekoaren sustatzailea eta oraintsu Young Global Leader izendatu dutena; Bernardo Hernández Googleren produktuen munduko marketin zuzendaria; eta Moncho Aguinaga nafar enpresaburua, Openbravoren sortzailea.

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa