(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"La música del Reyno" zikloa ostegun honetan hasiko da Vianako Santa Maria elizan asteartea, 2010.eko abuztuak 3

"La Colombina" ahots-laukoteak Iruñean, Zangozan eta Orreagan ere emanaldiak eskainiko ditu


La Colombina ahots-laukotea

"La música del Reyno" zikloa ostegun honetan hasiko da Vianako Santa Maria elizan. ( irudia handitu )

"La música del Reyno" zikloaren bigarren edizioa Vianako Printzearen gorteko musikari eskainita dago. Zikloa ostegun honetan, abuztuak 5, hasiko da Vianako Santa Maria elizan. "La Colombina" ahots-laukoteak aste honetan Foru Komunitateko lau elizatan kontzertuak eskainiko ditu.

Ostegun honetan, Vianan, kontzertua 20.30ean izango da. Ondoren, Iruñean, kontzertua San Saturnino elizan izango da, ostiralean, abuztuak 6, 20.30ean; Orreagako Santa María la Real elizan, larunbatean, abuztuak 7, 20.30ean; eta Orreagako kolegiatan, igandean, abuztuak 8, 13.00etan. Emanaldi guztiak doakoak dira, lokalen edukiera bete arte.

"La Colombina" laukoteak aurten hogeigarren urteurrena ospatzen du, eta Espainian eta atzerrian osperik handiena duen ahots-laukoteetako bat da. Errenazimenduko eta lehenengo Barrokoko musikan espezializatuta dago, eta lehenengoz bisitatzen du Foru Komunitatea.

"La música del Reyno" zikloa Nafarroako Gobernuak sustatzen du eta iaz antolatu zuten lehenengoz, XII. eta XVI. mendeen artean Nafarroako koroari lotutako musika ondarea berreskuratu, interpretatu eta grabatzeko. Material gehienak inoiz ez dira interpretatu ez grabatu.

Bigarren edizio honetan, Karlos IV.a Vianako Printzearen inguruko musika interpretatuko da, Errenazimenduaren hasierakoa. Gorte harekin nola edo hala lotuta egon ziren konpositoreak biltzen ditu, hala nola Juan Cornago, Vicenet, Enrique de París, Damianus, Pietro Oriola, Ockeghem, Dunstable, Bedingham eta Petrus Hedus.

 
Dokumentazioa:
Programa del ciclo "La música del Reyno"
Cuarteto vocal "La Colombina"

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa