(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Uztailean 24 pertsona gehiago geratu dira lanik gabe Nafarroan asteartea, 2010.eko abuztuak 3

Aurtengo uztailekoa hamarkadako igoerarik txikiena da; hilabete honetan batez beste 800 pertsona geratu dira lanik gabe


Lanean

Uztailean 24 pertsona gehiago geratu dira lanik gabe Nafarroan. Hamarkadako igoerarik txikiena da.

Uztailean 24 pertsona gehiago geratu dira lanik gabe Nafarroan. Beraz, langabeziak %0,06 egin du gora, eta orain 40.941 langabe daude. Espainian 73.790 pertsona hasi dira lanean, (%–1,85), gaur goizean Lan eta Immigrazio Ministerioak argitaratutako datuen arabera. Joan den hilabetean, lan-merkatuak portaera desberdina izan zuen Foru Komunitatean, langabeziak behera egin baitzuen gazteen, immigranteen eta 45 urtetik gorako emakumeen artean eta industria eta nekazaritza sektoreetan.

Nafarroa izan da Espainia osoan langabeziak gora egin duen autonomia-erkidego bakarra. Azpimarratzekoa da normalean uztailean langabeziak gora egiten duela Foru Komunitatean, Espainiako gainerako lekuetan ez bezala, turismo sektorearen efektuak eta udako jarduera ekonomiko handiagoak ez baitute eraginik izaten. Izatez, bilakaera historikoari erreparatuz gero, langabeziak uztailean gora egiten du beti Foru Komunitatean. Azken 5 urteetan, batez beste 800 pertsona geratu dira lanik gabe.

José María Roig Aldasoro Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak igoera gutxienekoa izan dela, urtaroko izaera duela eta San Ferminen ostean zerbitzuen sektoreko kontratu asko amaitu egin direla adierazi du. Horrez gain, aurtengo uztailak hamarkada osoko portaerarik onena eskaini duela esan du, langabezia ia egonkorra baita, 2010. urtean langabeziari eusteko dagoen joerari jarraituz.

Uztailean langabeziak behera egin zuen Nafarroan gazteen, immigranteen eta emakumeen artean. Sektoreen arabera, langabeziak behera egin zuen batez ere industrian (186 langabe gutxiago) eta nekazaritzan (26 langabe gutxiago). Aitzitik, langabeziak gora egin zuen eraikuntzan (44), zerbitzuetan (189) eta "aurretik enplegurik ez zuen" kolektiboaren artean.

Kontratuen kopuruari dagokionez, Foru Komunitatean uztailean 19.847 kontratu sinatu ziren, 352 gehiago. 117 pertsonak Gizarte Segurantzan izena eman zuten eta, beraz, uztailean 266.999 okupatu egon ziren batez beste.

Urtetik urterako aldaketari erreparatuz, Nafarroan 3.211 langabe gehiago daude, %8,51 gehiago, Espainia osoan baino gutxiago (%10,28).

Nafarroako Gobernuak uztaileko datuak baloratzeko mugak izan ditu, izan ere, Lan Ministerioak arazo informatikoak izan ditu eta ezin izan dira autonomia-erkidego guztietako datuak lortu eta, beraz, mementoz ez daude taula estatistiko guztiak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa