(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Turismo departamentuak bisita gidatuak proposatu ditu abuzturako Nafarroako zenbait lekutara asteazkena, 2010.eko abuztuak 4

Besteak beste, antzeztutako zirkuituak Zugarramurdin eta bisita gidatuak Uxueko santutegi berritura


Kultura eta Turismo Departamentuak bisita gidatuak proposatu ditu Nafarroako zenbait leku interesgarrietara, udako oporrak direla-eta. Haien artean, nabarmendu behar dira antzeztutako zirkuituak Zugarramurdiko kobetara eta bisita gidatuak Uxueko santutegi berritura eta Lizarrako San Pedro de la Rúa elizara.

Zugarramurdiko antzeztutako ibilbideak ostiral arratsaldetan egingo dira, 19:30ean, irailaren 10 arte. Sarrera doakoa da leku guztiak bete arte. Bertaratzeko izena eman behar da aurrez, 948 599 004 telefonora deituz, eta sarrerak Sorginen Museoan jaso beharko dira aurkezpena egiten den egun berean.

Jarduera honekin, udalerriak Espainiako Inkisizioak sorginen jazarpenekin bukatzeko egindako Autofedearen 400. urteurrena ospatuko du. Prozesu hori 1610. urtean egin zen Logroñon, eta herriko berrogeita hamar auzoko baino gehiago epaitu zituzten, delitu desberdinak egotzita; guztiek magiarekin eta sorginkeriarekin zerikusia zuten.

Departamentuek udarako egindako beste proposamenetako bat Uxueko santutegirako bisita gidatuak dira. Tenplu hori azken urteetan itxita egon da berritzeko egindako obrengatik. Larunbat eta igande arratsaldeetan bisita daiteke, irailaren 12 arte, bost euroen truke; hiru euro haur eta jubilatuentzat. Bisita 17:00etan hasiko da udalerriko Pastas Urrutia dendan.

Bisitak Guiarte Servicios Turísticos erakundeak antolatu ditu, eta ordu eta erdiko iraupena dute. Bertaratutakoek elizaren barrualdea ikusteko eta han egindako jarduerak ezagutzeko aukera izango dute. Horrez gain, Erdi Aroko hiribilduko bazterrik esanguratsuenetatik ere ibiliko dira.

Bestalde, Kultura eta Turismo Departamentuak ibilbide gidatuak antolatu ditu Lizarrako San Pedro de la Rúa elizara, 3,5 euroen truke, abuztuko asteburuetarako. Bi eta hiru saio artean antolatu dira ostiral arratsaldeetarako; bost eta zazpi artean larunbatetarako, goizez eta arratsaldez eta hiru igande goizetarako. Bertaratzeko erreserba egin behar da, 948 550 070 telefonora deituz edo visitas@navark.es

helbide elektronikoaren bidez .

Bisitetan, plataforma batetik eta tenpluaren barrutik ikus daitekeen iparraldeko portada azalduko dute, eta egiten ari diren arkeologia-indusketen berri ere emango dute. Horrez gain, dorrea, elizako bobedak, estalkiak eta kanpandorrea bisitatuko dituzte (baldintza fisiko egokiak dituzten pertsonentzat sarbidea mugatua da).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa