(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Renove Auto Planaren laguntzak urte amaiera arte mantenduko ditu osteguna, 2010.eko abuztuak 5

Erositako ibilgailuengatik 1.200 edo 1.800 euroetako diru-laguntza jasoko da CO2 igorpenen arabera


Nafarroako Gobernuak Renove Auto Planaren laguntzak, gutxienez, abenduaren 31ra arte mantenduko ditu, Álvaro Miranda Simavilla Ekonomia eta Ogasun Departamentuko presidenteorde eta bigarren kontseilariak adierazitakoaren arabera, gaur goizean Nafarroako Jauregian Ibilgailuak Konpontzen dituzten Tailerren Nafarroako Elkartearen (ANTRV) kideekin egindako bilera batean.

Laguntza 1.200 eurotan izango da kilometro bakoitzeko, 161 gramo CO2 baino gutxiago igortzen dituzten ibilgailuetarako eta 1.800 eurotan, berriz, 101 gramo baino gutxiago igortzen dituztenetarako. Hain zuzen ere, Nafarroako Gobernuak 600 eta 1.200 euro emango ditu, hurrenez hurren, eta kontzesionarioek, berriz, gainontzeko 600 euroak jarriko dituzte.

Begoña Urien Angulo Enpresaren zuzendari nagusia, eta Elkartearen hainbat kide (Carlos Sagüés Salvide buru zutela) bilkuran bildu dira. Hura antolatu da Estatuak ibilgailuak erosteko laguntza zuzenak kendu ondoren.

Bilkuran, Miranda kontseilariak argitu ditu Foru Komunitatean laguntzak ematen jarraitzeari buruzko zalantzak eta Renove Auto Planaren indarraldia berretsi du, Nafarroan salmentak bultzatzen jarraitzeko helburuarekin. Plana ontzat eman zen ibilgailu zaharrak, gutxiago kutsatzen zuten beste batzuengatik ordezkatzeko, aurreztearen, energia eraginkortasunaren eta negutegi-efektua eragiten duten gas-igorpenak murriztearen alde egiteko neurri gisa.

Era berean, kontseilariak adierazi du Gobernuak, eskaerak hala agintzen badu, aurtengorako, Nafarroako Alderdi Sozialistarekin, 2009. urtean, krisiaren aurka hitzartutako neurri honetarako ezarritako 4 milioietako partida luzatuko duela. Elkartearen balioespenen arabera, salmentak 2.000 ibilgailuetara iritsi litezke, partikularrei zein enpresei dagokienez.

2,8 milioi gastatu dira diru-laguntzetan

Guztira, 4.673 ibilgailuk eutsi diote neurri honi, urte hasieratik uztailera arte. Horretarako, Nafarroako Gobernuak 2,8 milioi euro gastatu ditu eta 78,7ko milioietako inbertsioa egin du. 4.673 ibilgailuetatik, 4.572 ibilgailuk kilometro bakoitzeko 161 gramo baino gutxiago igortzen dituzte.

Nafarroako Gobernua aitzindaria izan zen, 2009ko martxoan, ibilgailuak erosteko zuzeneko laguntzen ezarpenean. Hain zuzen ere, Nafarroako Renove Auto Planak 1.200 eta 2.200 euro arteko laguntzak hartu zituen barne. Europako herrialde gehienek ere zuzeneko laguntza horiek ematen zituzten – Frantziako 1.000 euroen eta Alemaniako 2.500 euroen artean zeuden-. Hala ere, Espainiako Gobernuak ez zuen halakorik eskaintzen, eta horren ordez Vive Plana atera zuen, gehienez % 25eko intereseko kredituekin.

Estatua 2009ko maiatzean hasi zen laguntzak aplikatzen (E Plana), 500 euroko zuzeneko laguntza batekin. Autonomiek eta kontzesionarioek laguntza horiek osatu zitzaketen. E Planaren funtsak uztailean agortu ziren.

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa