(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ipar Amerikako CBS kateak San Ferminei buruzko informazio-tartea eskaini zuen osteguna, 2010.eko abuztuak 5

Horretarako, Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren laguntza jaso zuen


Transcripción textual del video

Introducción presentadora: Azken asteetan Tyler Mc Gill “superfanak” kirol ekitaldiak kontatu dizkigu kostatik kostara, NBAko finaletik Washingtoneko Beisbol Ligaraino… Baina askotariko kirolak daude hor kanpoan. Beraz, oraingo honetan Tyler Iruñera, Espainiara, bidali genuen, urtero egiten diren entzierroetara, eta berri ona dugu, izan ere, Tyler gure artean dugu horri buruz hitz egiteko gaur goizean.

Kaixo Tyler!

T.MG: Hey neska-mutilok, zer moduz? Hemen nago, Nafarroan, Espainian. Edertasun naturalarengatik, kulturarengatik eta noski, ardo bikainarengatik ospetsua den eremuan. Eta aste honetan, zehazki, mundu osoko festarik zoragarrienetakoak ospatzeagatik da ospetsua.

VIDEO:

Munduko tradiziorik ospetsu eta arriskutsuenetako bat moduan ezaguna, zezen-entzierroek zazpiehun urte baino gehiago dituzte. Lau mila milia egin ditut Bostonetik Iruñeraino, Espainian, eta nire bizitzako esperientziarik handiena izan da. Zezenak zortzi egun irauten duen “San Fermin” jaien zati bat baino ez dira. Urtero, uztailaren 6an, mundu osoko milaka pertsona etortzen dira hiri honetara.

- Zuek nongoak zarete? Australiakoak!!!

Hirigunea jendez betetzen da, ohiko jantzi zuri eta gorriez jantzita.

–TMG: Arroparen kolore zuriak, ez dakit, hiruzpalau minutu irauten du bere horretan!

Eguerdiko hamabietan hain zuzen, Iruñeko alkateak festei hasiera ematen dien txupinazoa jaurtitzen du. Zapi gorriak buru gainetik jartzen dira, inoiz ikusi ez dudan festaren seinale moduan. Ez dut uste festan zezenak eta sangria bakarrik daudela, Espainiako kulturaren eta tradizioaren ospakizuna da, dantza eginez, abestuz eta janez.

Charlie L., amerikarra, uda guztietan etortzen da duela 35 urtetik.

-Charlie: Lagun asko ditut hirian…

-T.MG: Zergatik etortzen zara urtero?

-Charlie: Niretzat mundutik deskonektatzeko aukera da. Urte guztiak desberdinak dira, baina emozioa bera da.

Tom Turleyrentzat zezenak dena dira. Korrikalari amerikar trebeenetako bat da.

-T.MG: Heriotza eragiten duten harrapaketarik ikusi al duzu?

-T.T: Horiek ez, baina sekulakoak bai. Neska bat koman egon zen lau egunetan… Beldurgarria da. Etengabe pentsatzen dut hau egiten jarraitu beharko nukeen, eta orain arte zorte handia izan dudala.

Beste batzuek ez dute hainbeste zorterik. Gaur bi pertsona harrapatu dituzte zezenek, eta batek zauri larriak ditu.

Festa egun bakoitza plazan bukatzen da, ohiko zezen-korridarekin. Arte eder eta ikusgarria da; inoiz biziko ez nuela usten nuen zerbait. Bihar pizti hauekin korrika egingo dut, eta espero dut ezer ez gertatzea.

Carlos prestatzen laguntzen ari da… Ni jaio aurretik hasi zen kale estu hauetatik korrika egiten. Eta zezen batengana hurbiltzeko estrategia diseinatzen laguntzen ari da.

Kaleak garbi eta entzierrorako prest zeuden. Beste korrikalari batzuekin elkartu nintzen San Ferminen irudiaren aurretik, goizeko otoitza egiteko. Bihotza taupada gogorragoak egiten hasi zen, ibilbidean kokatzen nintzen heinean, eta haserre zeuden 6 zezen nire parera heltzearen zain nengoen bitartean.

Baina beldurrak erabat harrapatu aurretik, bi mila lagun inguruk kale osoa bete zuten eta haiekin elkartu nintzen abiadura hartzen saiatuz. Horrek nolabait lasaitu ninduen, baina segundo gutxi batzuk baino ez. Hori da sentitzen dena sei zezen handi atzetik dituzunean.

-T.MG: Kalea jaitsi, kantoian biratu eta…Mercaderes? jaisten ari nintzela sorbalda gainetik zeharka begiratu eta han zegoen: gorputz marroi handi bat nire ezkerretara!

-T.T: Ongi egon da lehen aldia izateko…

-T.MG: Ez da gaizki egon, ezta?

-T.T: Ikusgarria da!! Begira ze irribarre duzun!

-T.MG: Badakit, badakit!

Dena bukatu zenean gure zorte ona ospatu genuen, eta gure lagun berriak dantza egin, txurroak jan eta Iruñeko zezen beldurgarriei topa egin zuten.

-T.MG: Neska-mutilok, hemen festak jarraitzen du. Esperientzia ikaragarria izan da… denei eman nahi dizkiet eskerrak, azkar batean: Nafarroako Gobernuari, Udalari eta Carlosi…lasterketan babesteagatik.

-Presentadores: Eta nahiko ongi egin zenuen lehen aldia izateko. Betiereko unea zirudiela esan zenuen…Gertatzen ari zena pentsatzeko denbora al zenuen? Edo korrika egin, korrika egin, korrika egin bakarrik esaten zenion buruari?

-T.MG: Ez, ahalik eta azkarren korrika egiten duzu. Alegia, banekien bizia izango zela, baina han zaudenean…beldur handia duzu. Mila pertsona dituzu ondoan eta haien begietan beldurra ikusten hasen zara; zezenak atzean dituzula sentitzen duzu…. Nire amak jakin izango balu adarrak hain hurbil izango nituela ez ninduke utziko hona etortzea!

-Presentador: Galdera bat egiten utzi behar didazu… diozu zezenengana hurbiltzeko estrategia bat zegoela… edozein dela estrategia, neuk anti-estrategia nahi dut, emango al zenidake? (barre egiten du)

-T.MG: Han zaudenean…egia esan, ez dakit, jendea nire bidetik kanpo bultzatzen nuen… izan ere, garrantzitsuena zezenengandik ahalik eta hurbilen eta ahalik eta denbora gehien egotea da. Zenenarengandik hurbil egon nintzen denbora nahikoa izan zen niretzat, uste dut.

- Presentador: Ongi egon zen lehen aldia izateko…

-T.MG: Eskerrik asko.

- Presentador: Irudiak oso onak dira eta argi dago ongi pasatu zenuela. Zer izan da onena orain arte? Bizirik jarraitzea?

-T.MG: Festa, oro har, ikusgarria izan da. Jendea hemen zoragarria da, eguraldia bikaina, eta argi dago espainolek badakitela nola pasatu ongi. Gau osoa kalean daude, gero altxatu eta entzierroetan parte hartzen dute…alegia, festa handia dago hemen.

-Presentadores: Pozten gara bizirik jarraitzea eta kontatu ahal izatea!

-T.MG: Eskerrik asko.

-Presentadores: Eskerrik asko.

Ipar Amerikako CBS telebista-katean goizetan ematen den “The Early show” programan, pasa den uztailaren 8an, San Fermin jaiak eman zituzten. Iruñara bidalitako Tyler McGill kazetariak zuzeneko konexioa egin zuen Iruñetik, magazinea zuzentzen duen Erica Hill-ekin. Erreportajea emateko, Ipar Amerikako kateak Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren laguntza izan zuen, eta hori eskertu nahi izan du kazetariak bere tartean.

Zuzeneko konexioaz gain, San Fermin jaien laburpenaren bideoa eman zuen kateak; hau da, jaiak, entzierroak, txupinazoa eta zezen-korridak. Erreportajea egiteko, kateak bidalitako kazetaria Iruñean izan zen uztailaren 5etik 8ra bitartean. McGill bera entzierroetan atera zen, eta, ondoren, esperientziaren berri eman zien magazina zuzentzen dutenei.

Bideoan, entzierroan lasterka ibilitako ipar amerikar batzuei elkarrizketak egin zizkieten. Gainera, nabarmendu nahi izan zuten, jaiez gain, Nafarroak duen xarma; esate baterako, edertasun naturala edota kultura. Bestalde, McGill-ek Nafarroako bidaian izandako harrera ona azpimarratu nahi izan zuen.

“The Early Show” programa New York hiritik astelehenetik larunbatera zuzenean ematen dute. 1999. urtean sortu zuten, eta, egungo informazioa emateaz gain, pertsonaia ospetsuei elkarrizketak egiten dizkiete.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa