(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Caballero lehendakariordeak Navarcable enpresak Azkoien duen egoitza berria inauguratu du ostirala, 2010.eko abuztuak 6

Nafarroako Gobernuak ia 220.000 euroko diru-laguntza eman dio sozietateari industria-inbertsiorako


Caballero lehendakariordeak Navarcableren egoitza berria inauguratu du Azkoien. ( irudia handitu )

Javier Caballero Martinezek, lehendakariorde lehenengoa eta Nafarroako Gobernuko Lehendakariordetza, Justizia eta Barne departamentuko kontseilaria denak, mota guztietako aplikazioetarako kable-sortak ekoizten dituen Navarcable SL konpainiaren egoitza berria inauguratu du, gaur goizean. Hemendik aurrera, instalazio berriak izango ditu Azkoiengo "El Escopar" industrialdean.

Estreinatu berri duten industria-nabeak, 3.200 metro koadroko azalera du, eta guztira, 1.25 milioi euroko inbertsioa eskatu du eraikitzeko. Halaber, Navarcablek 350.000 euro inbertitu ditu azken belaunaldiko ekipamenduan eta makinetan. Horri esker, kable-serie laburragoak fabrikatu ahal izango dira, eta bezeroen eskaeretara egokitzeko aukera izango du.

Nafarroako Gobernuak Navarcablek azken hiletan garatu duen handitze proiektuaren zati bat gauzatzen lagundu du. Zehazki, Gobernuak 219.980 euroko diru-laguntza eman du 2010. urtean industria-inbertsiorako, eta horrez gain, 119.789 euro eman ditu inbertitzeko eta enplegua bilatzeko laguntzetan, 2002. eta 2007. urteen artean. Bestalde, enpresak zenbait laguntza eskatu ditu enpresa-inbertsiorako, proiektu berri baterako. Guztira, 351.922,52 euroko laguntza eskatu du. Ekimen hori, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegua Departamentua baloratzen ari da une honetan.

Nabe berri hori irekitzean, enpresako langile kopurua handituko da, 37tik 62 arte 2010. urtearen amaieran. Gaur egun, 49 langilek osatzen dituzte enpresako sail desberdinak.

Halaber, urteko bigarren seihilekotik aurrera fakturazioa handitzea aurreikusten du. Navarcableren aurreikuspenen arabera, urtea 3,5 milioi euro inguruko fakturazio-bolumenarekin bukatuko du, aurreko ekitaldian baino %45 gehiago.


Caballero kontseilariak oroitzapenezko plaka bat desestaltzen Navarcableko kideekin ( irudia handitu )

Inaugurazio-ekitaldian, Javier Caballero lehendakariordea ez ezik beste hauek ere izan dira: Navarcableko bazkide sortzaileak, Víctor Zapata Alfaro yetaMiguel Ángel Martínez Navarro; Begoña Urien Ángulo, Nafarroako Gobernuko Enpresaren zuzendari orokorra; Cristina Arcaya Sánchez, Enplegu Behatokiko Zerbitzuaren eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Prestakuntzako zuzendaria eta Juan Jesús Basarte Osés, Azkoiengo alkatea.

Emandako hitzaldian, Caballero lehendakariordeak zorionak eman dizkie Navarcableko kideei, etorkizunaren alde egindako apustuarengatik; izan ere, gaur egun, "egoera oraindik oso ilun" dago, eta azpimarratu du proiektu honek "enplegu, aberastasun eta ongizate handiagoa" emango diola Azkoieni, eta horren ondorioz, Nafarroari ere.

Bestalde, Miguel Ángel Martínezek, enpresako kide sortzaileetako batek, eskerrak eman zizkion foru gobernuari "jasotako laguntza guztiagatik". Halaber, Martinezek konpainiak aro berri honetarako ezarri dituen erronkak aurkeztu zituen. Haien artean, nazioartekotzea, kalitate estandarrak eta ekoizpen-prozesuetan hobekuntzak mantentzea daude.

2001etik

Sortu zenetik, alegia 2001. urtetik, aplikazioetarako kable-sorten fabrikazioan espezializatuta dago Navarcable, zenbait jarduera-sektoretan, hala nola automobilgintzan, energia berriztagarrietan, trenbideetan, jolas-makinetan, vending, eraikuntza eta abar. Duela gutxi ISO 14.001 araua lortu du, eta 2005. urtean ISO 9.001 arauan oinarritutako sistema ezarri zuen.

Konpainia honek, orain arte Azkoiengo Avenida de la Paz kalean kokatuta egon denak, esperientzia handia du kableen fabrikazioan eta diseinuan, edozein motatako aplikazioetarako, eta azken belaunaldiko ekipamendu teknologikoa du. Makinetan duela gutxi egindako erosketarik nabarmenenetako bat Z 633 L makina izan da, 36 gidakoa. Horri esker, kableen mozketa abiadura handiz egiteko programa daiteke. Horrez gain, diseinuaren aholku zerbitzua barne hartzen duen zerbitzu aukera osoa eskaintzen dien bezeroei enpresak (

www.navarcable.com ).
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa