(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan arte plastikoen eta diseinuaren gaineko lanbide ikasketak antolatzeko eta garatzeko foru dekretua onartu dute astelehena, 2010.eko abuztuak 9

Helburua da gazteei eta langileei etengabeko prestakuntza eskura jartzea


Transcripción textual del video

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat onartu du, Nafarroan arte plastikoen eta diseinuaren gaineko lanbide ikasketen egiturari eta antolaketari buruzko ildo orokorrak ezartze aldera. Helburua da araudia egokitzea, Hezkuntzaren Lege Organikoan eta Lege hori garatzen duen 596/2007 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat onartu du, Nafarroan arte plastikoen eta diseinuaren gaineko lanbide ikasketen egiturari eta antolaketari buruzko ildo orokorrak ezartze aldera.

Helburua da araudia egokitzea, Hezkuntzaren Lege Organikoan eta Lege hori garatzen duen 596/2007 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Orain arte, arte plastikoen eta diseinuaren gaineko lanbide ikasketak (ikasleak diseinuarekin, arte aplikatuekin eta lanbide artistikoekin zerikusia duten ogibideetan aritzeko gaitzen dituzten ikasketak) Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Legeak, LOGSEk, arautzen zituen; LOGSEn ikasketa artistikoak eta lanbide heziketa zeuden araututa.

Hezkuntzaren Lege Organikoan ikasketa artistikoek izaera berezia dute eta gaur onartutako dekretuan Legearen esparru orokorra Nafarroarako moldatu dute.

Gaur egun, Hezkuntza Ministerioa titulazioak eta kualifikazioak garatzen ari da; lan hori, gero, foru erkidegorako moldatuko da, baita ere
.

Sistema ireki eta malgua

Dekretuan sistema ireki eta malgu bat egituratu dute. Sistema horren helburua da etengabeko prestakuntza eskaintzea, gazteei zein langileei, antolamendu modalitate, prestakuntza eskaintza eta sarbide anitzen bitartez.

Helburu nagusiak dira berrikuntza eta ikasleen partaidetza eta nazioartekotzea sustatzea, baita ikastegiak lan testuinguruari moldatzea ere.

Curriculumari dagokionez, derrigorrezko prestakuntza moduluak sortu dituzte. Modulu horiek estatuak titulu bakoitzerako ezarritako gutxieneko ikasketei (derrigorrezkoei) gehituko dizkie Hezkuntza Departamentuak. Gainera, ikastegiek beren modulu osagarriak diseinatu ahal izango dituzte.

Halaber, ikastegiak lan testuinguruari egokitze aldera, garrantzi handia eman diete ekiteko jarrerari, langileentzako prestakuntza eskaintzei eta ekoizpen sektoreko profesionalek laguntzaile gisa prestakuntza zikloetan part hartzeari.

Orobat, bost ildo estrategiko ezarri dituzte:

-

Sormen eta teknologia arloko berrikuntza. Helburu nagusia da ikasleek jakintza eta gaitasun nahikoa eskuratzea ikastegitik lan mundurako bidea egiteko.

-

Nazioartekotzea. Helburua da ikasleek eta irakasleek nazioartera bidaiak egitea eta atzerriko erakundeekin batera proiektuak gauzatzea. Horregatik sartu da atzerriko hizkuntza, batik bat ingelesa, goi mailako prestakuntza zikloetan. Izan ere, asmoa da goi mailako zikloak amaitzen dituzten ikasleak profesional gisa mugitu ahal izatea eta nazioarteko informazioa eta bitartekoak eskuratzeko gai izatea.

-

Informazio eta orientazio profesionala. Arte eskola guztiek dauzkaten prestakuntza eta lan aukerei eta aukera profesionalei buruzko informazioa eman beharko diete ikasleei.

-

Ondare artistikoa zaintzen eta sortzen parte hartzea. Hezkuntza Departamentuak sustatuko du ikastegiek ondare artistikoa zaintzen eta sortzen parte hartzea. Horretarako, ikastegiak kultur erakundeekin eta Nafarroan artearen eta kulturaren arloan lan egiten duten erakundeekin elkarlanean arituko dira.

-

Gaitasunak ebaluatzea eta ziurtatzea. Arte eskolek gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura aplikatu ahal izango dute. Era horretan, ikasleei lanean eskuratutako gaitasunak aintzatetsiko dizkiete, Kualifikazio Profesionalen Katalogo Nazionalaren arabera.

Nafarroan bi arte eskola daude

Foru erkidegoan bi arte eskola daude, bata Iruñean eta bestea Corellan.

Joan den ikasturtean 498 ikasle izan dituzte.

Iruñeko ikastegian 358 lagun matrikulatu ziren eta ikasketa hauek eman zituzten: erdi mailako bi ziklo (Ebanisteria Artistikoa eta Autoedizioa), goi mailako lau ziklo (Grabatua eta Estanpazio Teknikak, Eskulturari Aplikatutako Arteak, Dekorazio Proiektuak eta Dekorazioko Obren Zuzendaritza, eta Argazkigintza Artistikoa), batxilergo artistikoa eta Hasierako Lanbide Prestakuntza Programa Berezi bat (Lanbide Artistiko Berezien Laguntzailea).

Corellan 140 ikasle matrikulatu ziren eta

eman zituzten goi mailako hiru ziklo (Dekorazio Proiektuak eta Dekorazioko Obren Zuzendaritza, Publizitate Grafikoa eta Altzariak) eta batxilergo artistikoa.
 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa