(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak “Nafarroako Interes Turistikoko Festa” saria sortu du astelehena, 2010.eko abuztuak 9

Prozedura hasi ahal izango dute Kultura eta Turismo Departamentuak, Udalek, Partzuergoek eta Turismo Kontseiluak


Nafarroako Gobernuak "Nafarroako Interes Turistikoko Festa" saria sortu du. Asmoa da originaltasunagatik, tradizioagatik edo balio soziokulturalengatik turismoa susta dezaketen ospakizunak foru erkidegotik kanpo ezagutzera emateko.

Aintzatespen horrek, beraz, jaien alderdi turistikoari ematen dio garrantzia eta Nafarroa turismorako leku gisa sustatzea du helburua; aintzatespena foru dekretu batean arautu du gaur Foru Gobernuak.

Arau horretan jasotakoaren arabera, ospakizunek aintzatespen hori erabil ahal izango dute sustapen jardueretan eta, gainera, meritu izango da foru erkidegoko Administrazioak ematen dituen laguntzak jasotzeko garaian.

Aintzatespena eska dezakete Udalek, partzuergoek, foru erkidegoko Administrazioak eta Nafarroako Turismo Kontseiluak.

Interes Turistiko Nazionalekoak diren festek (ikusi erantsitako dokumentua) zuzenean jasoko dute foru erkidegoko aintzatespena.

Alde horretatik, Nafarroako Interes Turistikoko Festaren egiaztagiria edukiz gero, errazagoa izango da estatuko eta nazioarteko interes turistikoko festaren aintzatespena eta laguntza espezifikoak jasotzea.

Horri dagokionez, 2006ko agindu baten arabera, kategoria nazionala jasotzeko gutxienez bost urte igaro behar dute, foru erkidegoen aintzatespena jaso eta gero. Eta nazioarteko maila lortzeko beste bost urte, egiaztagiri nazionala jaso ondoren.

Kultura eta Turismo Departamentuak sustatu duen foru dekretuak hiru kapitulu dauzka.

Lehenbizikoan zehaztu dute Nafarroako Interes Turistikoko Festa zer den: "Nafarroako herri ohituretan sustrai nabarmenak dituen festa, gertakari edo agerraldia, kulturaren berezko balioak adierazten dituena, Nafarroan bitarteko edo produktu turistiko garrantzitsutzat har daitekeena eta Nafarroan turismoa sustatzen laguntzen duena".

Bigarren kapituluan aintzatespena jasotzeko betekizunak bildu dituzte:

originaltasuna (bereizgarriak), herri ohitura (erroak eta biztanleen partaidetza aktiboa), balio soziokulturala, erkidegoko eta erkidegotik kanpoko bisitariak erakartzeko ahalmena eta erraz zehazteko moduko aldizkakotasuna edo eguna.

Azkeneko kapituluan honako hauek jaso dituzte: festek aintzatespen hori jasotzeko prozedura, aintzatespenaren eraginak, atzera egiteko aukera eta erregistro espezifiko batean izena ematea.

Interes Turistikoko Festak aintzatesteko prozedura has dezakete jaia egiten den lurraldeko Udalek edo turismo partzuergoek. Horretarako azalpen txosten bat aurkeztu behar dute (ekitaldien deskribapena, ospakizunaren eguna, jatorria, azpiegiturak eta ekipamendua, bisitariak, argazki eta prentsa dosierra, egindako sustapen jarduerak, Udalaren eta bizilagunen partaidetzari buruzko txostena, e.a.).

Jaia udalerri batean baino gehiagoan ospatzen bada, Udal guztiek txosten bateratua aurkeztu behar dute.

Saria ematea proposa dezakete, baita ere, Nafarroako Turismo Kontseiluak eta, ofizioz, arlo horretan eskumena duen departamentuak.

Kasu horretan, txostena aurkezteaz gain, jaia ospatzen den udalerriko Udalaren adostasuna eduki behar dute.

Aintzatespena foru dekretu bidez egingo da; kontuan hartuko dira ekitaldien kalitatea, bisitari kopurua, bertakoen partaidetza, inguruaren zaintza eta sustapen jarduerak.

Aintzatespena jasotzen duten herriek festetako ohitura bereziak errespetatu beharko dituzte. Alde horretatik, aintzatespena jasotzeko arrazoiak desagertzen badira, aintzatespena indarrik gabe gera daiteke.

 
Dokumentazioa:
060810cu90adjunto.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa