(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Baratze-laborantzek eta udakoek garapen eta heltze onarekin jarraitzen dute asteartea, 2010.eko abuztuak 10

Horrez gain, lehorreko soroetako zerealak biltzeko kanpaina bukatuko da


Uztailaren 30aren eta abuztuaren 6aren artean, normalean, eguzkia eta sasoiarekin bat datorren tenperatura egin du Erriberan; egun eguzkitsuak eta hodeitsuak txandakatu dira, euri arinekin, Nafarroako erdialdean, Lizarra aldean eta Iruñerrian, eta Pirinioetan eta Ipar-mendebaldean, egun hodeitsuak nagusitu dira, intentsitate desberdineko euriekin zenbait egunetan, eta sasoikoak baino zertxobait baxuagoak diren tenperaturak.

Baratze-laborantzak gehienbat Erriberako eskualdeetan daude, eta garatzen eta heltze onarekin jarraitzen dute, eremu horietan egiten duen eguraldi onari esker. halaber, Pirinioetako eta Ipar-mendebaldeko eremuetako udako laborantzek eta larreek ongi hartzen dute han egiten duen euria.

Lehorreko soroetako zerealei dagokienez, egun freskoak eta euria egiten ari denez, bilketaren kanpainaren amaiera zailtzen eta luzatzen ari da. Ia bukatutzat eman daiteke, Ipar-mendebaldeko, Pirinioetako, Iruñerriako eta Lizarra aldeko eta Nafarroako erdialdeko eremu freskoetako zenbait partzela txikitan izan ezik.

Lehorreko udako laborantzei dagokienez, ekiloreek heltzen jarraitzen dute Pirinioetan, Iruñerrian, Lizarra aldean eta Nafarroako erdialdean. Eremu horietan partzela askotan hezetasun handia dago, eta horri esker, haziak ongi prestatzen eta betetzen hasi dira. Hala ere, haziak kapituluen diametro osoan ongi betetzeko, euri gehiago beharko da.

Haranetako bazka-artoari dagokionez, laborantza loraldi betean sartzen ari da. Oraingoz, landareek tamaina begetatibo garrantzitsuak lortuko dituzte, eta ongi helduko dira artaburuak sortzen hasten direnerako.

Sail ureztatuetako laborantzak

Artoak ongi bilakatzen jarraitzen du, eta egunero gero eta partzela gehiagotan daude artaburuak. Arto gozoari dagokionez, aurten, biltzeko makinak ez dira sartuko hilaren azken astera arte.

Izozteko babarrun berdeak alde handia du ere garapenean. Berankorrenek 1-2 adabegi dituzte, eta goiztiarrenei, Alesbesen, lehen loreak ateratzen hasi zaizkio. Bilketa abuztuaren azken astera arte atzeratuko da. Patata larreak, Genevillan, Cabredon eta Marañonen, dagoeneko itxita daude, eta loraldia pasa da. Horrela, tuberizazio fasea hasi da.

Kontserbarako tomatea pixkanaka kolorez aldatzen ari da, baina oraindik partzela gutxitan da gorria berdea baino nagusiago. Alkatxofei dagokienez, zenbait eremutan ateratzen ari dira, eta bestetan, zuekak landatzen.

Azagrako eremuan, izozteko patataren bilketa bukatu da, eta etekina ona izan da. Orain, Cárcar eta Andosillan hasiko dira. Kalabazinaren eta berenjenaren kanpaina ez da ona izaten ari. Deshidratatzeko alpapari dagokionez, laugarren mozketa hasi da.

Olibondoek itxura ona dute. Fruituak ongi heldu dira, eta tamaina oso egokia da. Udaberrian euri ugari egin duenez, olibondoetan onuragarria izan da.

Elorri beltzek patxaran karga ona dute. Madarien landaketei dagokienez, gehienak konferentzia barietatekoak dira, eta fruituak loditzen ari dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa