(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Galdarak berritzeko Nafarroako Gobernuaren laguntzak eskatzeko epea hilaren 12an, ostegunean, hasiko da asteazkena, 2010.eko abuztuak 11

Interesatuek instalazio enpresetan aurkeztu behar dute dokumentazioa, abenduaren 1a baino lehenago edo aurrekontua amaitu arte


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak etxebizitza, denda, lokal eta bulegoetako galdarak aldatzeko emango dituen diru-laguntzak eskatzeko epea abuztuaren 12an hasi eta abenduaren 1ean amaituko da, baldin eta aurrekontua lehenago agortzen ez bada. Diru-laguntzak 400 eta 800 euro artekoak izango dira eta eskariak aurkezpen ordenaren arabera ebatziko dituzte.

Erradiadorea

Galdarak berritzeko Nafarroako Gobernuaren laguntzak eskatzeko epea hilaren 12an, ostegunean, hasiko da.

Nafarroako Gobernuak etxebizitza, denda, lokal eta bulegoetako galdarak aldatzeko emango dituen diru-laguntzak eskatzeko epea abuztuaren 12an hasi eta abenduaren 1ean amaituko da, baldin eta aurrekontua lehenago agortzen ez bada. Diru-laguntzak 400 eta 800 euro artekoak izango dira

eta eskariak aurkezpen ordenaren arabera ebatziko dituzte.

Enpresa arloko zuzendariak, Begoña Urien Angulok, prentsaurrekoan eman du deialdiaren berri; deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialaren gaurko alean dago argitaratua. Helburua da galdara zaharrak kendu eta berriak jartzea, eraginkorragoak (lau izarrekoak, kondentsazio teknologiadunak).

Neurri hori hartu dute, batetik, etxebizitza eta lokaletan berokuntza, gas eta ur sistemetan energia gutxiago kontsumitzeko; bestetik, segurtasuna handitzeko; eta azkenik, galdarak modernizatzeko. Aurrekontua 800.000 eurokoa da.

Zehazki, galdaren Renove Planaren bitartez emango dituzte, batetik, 400 euroko laguntzak (gutxieneko inbertsioak 1.200 eurokoa izan behar du) galdara edo berogailu indibidual edo atmosferikoak kendu eta kondentsazio galdara estankoak jartzeko, gehienez 70kW-ekoak; eta bestetik, 800 euroko laguntzak (gutxieneko inbertsioak 3.000 eurokoa izan behar du), berokuntza elektrikoko galdarak (metagailuak eta erradiadoreak) kendu eta kondentsazio galdara estankoak jartzeko, gehienez 70kW-ekoak.

Diru-laguntzak jaso ditzakete pertsona fisikoek (baldin eta Nafarroan bizi badira 2010eko urtarrilaren 1a baino lehenagotik), pertsona juridikoek, irabazi asmorik gabeko instituzioek eta toki erakundeek.

Helbide edo lokal bakoitzeko eskari bana bakarrik onartuko da. Deialdiaren epea hasi aurretik instalatutako galdaren fakturak eta ziurtagiriak ez dira onartuko; hau da, galdarak abuztuaren 12tik aurrera berritu behar dira. Diru-laguntza ordainduko dute 2011ko martxoa baino lehen.

Eskariak egiteko gestio eredu berri bat jarri dute martxan.

Interesatuak instalazio enpresetan aurkeztu behar dituzte eskaria, nortasun agiria eta bankuko kontu zenbakia. Enpresa horien zerrenda www.navarra.es web orrian dago.

Enpresek, egiaztatu ondoren erosleak baldintzak betetzen dituela, eskaria aplikazio informatiko batean erregistratuko du, eskatzaileari kopia bat emango dio eta galdara osoa kobratuko dio.

Halaber, enpresak galdarak edo berokuntza elektrikoko gailuak kendu eta hondakinen gestore baimendu bati emango dizkio. Nafarroako Gobernuak informazioa eskatzeko telefono zenbaki bat ere jarri du: 848 42 55 20.

Bateraezintasunak eta iazko eskariak

Diru-laguntza hori ez da etxebizitzak birgaitzeko diru-laguntzekin bateragarria.

Halaber, ez dira diruz lagunduko berokuntza sistema zentralak edo indibidualak aldatzea, biomasa instalazioak aldatzea (laguntza espezifikoak daude horretarako), ur beroko berogailuak ordezkatzea, eta butano estufa edo antzekoen ordez galdaradun berokuntza sistemak jartzea.

Eskaria iaz aurkeztu arren oraindik erantzunik jaso ez dutenek ez dute dokumentazioa aurkeztu behar.

Dagokien espedientea zertan den azaltzeko gutun bat jasoko dute.

Uztailean amaitu zen 2009ko kanpainaren kargura 2.861 eskari aurkeztu dituzte.

Oraingoz %70 ordaindu dira, hau da, 1.981 eskari. Gobernuak 1,3 milioi euroko diru-laguntza orokorra antolatu zuen, 7 milioi euroko inbertsiorako.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Presentación Plan Renove Calderas 2010

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa