(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sakanako Eskualdeko Turismo Bulegoa inauguratu dute Altsasun asteazkena, 2010.eko abuztuak 11

Nafarroako Gobernuak, azken sei urteetan, 1.735.887,47 euro inbertitu ditu Sakanako turismo azpiegituretan


Corpas kontseilaria eta Zubiria, Sakanako Eskualdeko Turismo Bulegoa dagoen tren-makinan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilaria, Juan Ramon Corpas Mauleon, Altsasura joan da gaur goizean, Sakanako Eskualdeko Turismo Bulegoaren inaugurazio ekitaldira; bulegoa Baratzeko Bide plazan dago,

S-279 serieko tren-makina birgaitu berri batean. Aurrekontua 130.000 eurokoa da eta zenbateko horren %60 (78.000 euro) Nafarroako Gobernuak jarri du 2009. eta 2010. urteetan, Nafarroako Mendialderako Kalitate Planaren bitartez; plan hori Cederna-Garalur eskualdearen garapenerako elkarteak gestionatzen du

 

Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bitartez, 1.735.887,47 euro inbertitu ditu Sakanako eskualdeko turismo azpiegituretan, 2004. urtetik hona.

Inaugurazio ekitaldira bertaratu dira, baita ere, Sakanako Mankomunitateko buru eta Urdiaingo alkate den Miguel Angel Zubiria, eskualdeko beste 11 alkate eta Mankomunitateko gerentea, Adolfo Araiz.



 

Corpas kontseilaria eta Zubiria, Sakanako Eskualdeko Turismo Bulegoa dagoen tren-makinaren aurrean. ( irudia handitu )

Sakanako Turismo Bulego berria 7903 serieko Mitsubishi tren-makina zahar batean jarri dute; tren-makinak 80 tona eta 16 metro luze ditu.

Makina berezia da, Espainiako trenbide sarean jarri zuten lehen makina elektrikoa baita.

1967an egin zuten eta Altsasuko Sunsundegui enpresaren instalazioetan berritu dute.

Birgaitze lanak Trenbidearen Lagunen Elkarteak ikuskatu ditu.

Sakanako Mankomunitatearen ekimen hori Altsasuko Dendarien Elkarteak ere babestu du. Tren-makina museoko pieza bat da, Altsasuko tren jardueraren adierazgarria. Altsasu leku egokia da informazio turistikoa emateko, Sakanaren bihotzean dagoelako eta merkataritzarako bokazioa daukalako.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa