(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ogasunak iaz baino %30 luzapen gehiago eskaini die enpresei osteguna, 2010.eko abuztuak 12

Aurten, 4.905 eskaera erregistratu dira BEZaren ordainketa eta PFEZaren atxikipenak atzeratzeko.


Nafarroako Ogasunak iaz baino %30 luzapen gehiago eskaini die enpresei

Nafarroako Ogasunak aurten 2009ko epealdi berean baino %30 luzapen gehiago eskaini die enpresei zergak ordaintzeko. Aurtengo urtarriletik abuztura, foru Ogasunak enpresa nafarren 4.905 eskaera erregistratu ditu BEZaren eta PFEZren atxikipenak ordaintzeko, aurreko urteko epealdi berean baino %30 gehiago (3.788) eta 2009 osoan baino %2 gehiago (4.829). Emate indizea %86 ingurukoa da, eta Ogasunak espedienteak 10 egun eta 3 hilabete artean ebazten ditu.

Zehazki, aurtengo uztaila arte, BEZa eta PFEZren atxikipenak ordaintzeko emandako atzerapenak orotara 3.186 izan dira, 2009ko urtarrila uztaila bitartean emandako 2.458 baimenen aldean.

Zifra horiek enpresarien artean Nafarroako Gobernuak abian jarritako krisiari aurre egiteko neurriek izandako harrera ona erakusten dute, era horretan krisi ekonomikoari aurre egiteko luzapenetarako araudi berria ezarrita. Neurria epeak hobetzean eta zergen ordainketa diferituan kostuak murriztean datza, enpresen betetzea erraztuta eta enpresen likidezia eta jarduera ekonomikoaren mantentzea erraztuta.

 

BEZa eta PFEZren atxikipenak

Luzapen eskaera gehien erregistratzen duten bi zergak BEZa eta PFEZren atxikipenak dira, enpresariek langileengatik ordaindu beharrekoak. Aurten, BEZaren ordainketa atzeratzeko aurkeztutako eskaera kopurua 3.929koa da, 2009an epealdi berean aurkeztutako 3.180 eskaeren aldean. PFEZren atxikipenen luzapenean erregistratutako hazkundea handiagoa da: 608 eskaera 2009ko urtarrila eta abuztua bitartean, eta 976 eskaera 2010eko hilabete berberetan.

Hala ere, eskaeren hazkundeak ez du zenbatekoak handitzea eragin. Izan ere, 2010eko luzapen eskaerak 99 milioi eurokoak dira, 2009ko epealdi bereko 96,2 milioi euroren aldean, beraz, hazkundea %3koa baino ez da izan.

Zehazki, BEZaren ordainketa luzatzeko 3.929 eskaerak orotara 85,2 milioi eurokoak dira, eta PFEZren atxikipenak ordaintzeko atzerapenak 13,7 milioi eurokoak.

Bi urtez krisiari aurre egiteko neurriekin

Zergen ordainketa diferiturako epeak hobetzeko eta kostuak murrizteko krisiari aurre egiteko neurria indarrean da 2009ko urtarriletik. Neurri hori 2009ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrekin batera onartutako Fiskal eta Zerga Neurrien Legearekin onartu zen, era horretan, enpresei krisi garaian zerga betebeharrei aurre egiten laguntzeko, zeharka likidezia injektatuta edo jarduera ekonomikoa mantentzeko aukera eskainita. Neurri horrek 2009an izan zuen arrakasta kontuan hartuta, 2010ean luzatu zen hasierako baldintzak hobetuta.

Izan ere, 2008, 2009 eta 2010eko luzapen datuak aztertzen badira, antzeman daitekeenez, 2008an 2.302 eskaera aurkeztu ziren, krisiari aurre egiteko neurri hori oraindik abian ez zenean, 2009an 4.829 eskaera eta 2010ean, gaur egun arte, 4.905.

Zergak ordaintzeko luzapenak errazteko neurria Nafarroako Gobernuak 2010etik indarrean mantentzen dituen krisiari aurre egiteko 70 neurrietako bat da, era horretan, hiritarrei eta enpresei laguntzen jarraitzeko krisi ekonomikoari aurre egiten.

Neurriak ondokoan datza: 12.000 euro baino txikiagoko luzapenen kasuan, Ogasunak ez du bermerik eskatuko, ezta luzatutako zorraren %20 ordaintzeko ere, betiere epea bi urtetik gorakoa ez bada, aldizkakotasuna hilekoa bada eta eskaera borondatezko epean egiten bada.

Halaber, 210.000 eurorainoko zenbatekoetarako ere ez da bermerik eskatzen, betiere zorraren %20 ordaintzen bada eta epea hiru urtetik gorakoa ez bada. 2010ean, gainera, Nafarroako Ogasunak aurreko urteetan eskaera egin zuten enpresetarako baimendutako luzapen zenbatekoa zabaldu du, eta era horretan, 2010ean beste 3 luzapenetarako aukera izango dute.



Eskatutako baldintzaren bat betetzen ez bada, luzapenak ez dira onartuko. Ohiko ez betetzeak, eskatzen duen enpresak, zerga betebeharrak ez betetzea izaten da; halaber, luzapen kopurua gainditzea eta bermerik ez aurkeztea, hala badagokio, baldintza horiek eskatzen direnean.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa