(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Catalán eta García Malo kontseilariek udan Nafarroako familiekin bizi diren 112 haur sahararretatik 23ri harrera egin diete osteguna, 2010.eko abuztuak 12

Adingabeek Saharako Lagunen Nafarroako Elkarteak antolatutako "Oporrak bakean" programan parte hartzen dute


Transcripción textual del video

Catalán kontseilariak hau esan du: "Espero dut aste hauetan zuen etxean bezala sentitzea. Ziur nago zuen senideen falta sentitu duzuela, baina baita hartu zaituzten gurasoak maitasun eta afektu behar horiek bikain asetzen ari direla. Horregatik, Nafarroako Gobernuaren izenean, eskerrak eman nahi dizkizugu egiten duzuen harrera-lan apartarengatik".

Bestalde, García Malo kontseilariak hau adierazi du: "Nafarroako gizartea, egoera txarrean bizi diren pertsona guztiekin konpromisoa duen gizartea da. Eta horrela adierazi dugu pertsona behartsuenen alde egindako etengabeko jarduerekin. Zuen herriarekin, herri sahararrarekin, denbora asko daramagu laguntza ematen, eta garapenari emandako laguntza ofizialaren hartzaile nagusietako bat bihurtu da. Horrela, Nafarroako Gobernuak 1,8 milioi euro baino gehiagoko laguntza eman du 2007-2010 aldian. Beraz, hasieran aurreikusi genuen kopurua baino %23 handiagoa izan da".

Azkenik, Kaltoun neska sahararrak hau adierazi du: "Oso pozik nago Nafarroara, hemengo jendea ezagutzera, etortzearekin. Eskerrak eman nahi dizkiet haur sahararrak hartzen dituzten familia guztiei. Nafarroako biztanle guztiak haur saharar gehiago hartzera animatzen ditut, guretzat eta familientzat abentura polita delako".

Agintariak, haur sahararrak eta abegi-familiak

Catalán eta García Malo kontseilariek Nafarroan dauden 23 haur sahararrei harrera egiten. ( irudia handitu )

Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko kontseilariak, Alberto Catalán Higuerasek, eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariak, María Isabel García Malok, harrera egin diete, gaur, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan, udak ohiletan Nafarroako familiekin bizitzen ari diren 23 neska-mutil sahararrei. Adingabeek Saharako Lagunen Nafarroako Elkarteak (ANAS) antolatutako "Oporrak bakean" programan XIII. edizioan parte hartzen dute.

Catalán kontseilariak eskerrak eman dizkio elkarteari eta familiei, egindako harrera lan "bikainarengatik", eta adingabeei esan die, aste hauetan, beraien etxean bezala sentitu izana espero duela. Bestalde, García Malok gogorarazi du Saharako herria, Nafarroak garapenari emandako laguntza ofizialaren hartzaile nagusietako bat dela, 2007-2010 aldian 1,8 miloi euro baino gehiagoko laguntza eman baitio.

Ekitaldian, Saharako Herriaren Nafarroako ordezkariordea, Mohamed Gailani eta ANAS elkarteko idazkaria, Carol García Pellejero ere izan dira. Haurrei dagokienez, 12 urteko Kaltoun Lud Lehbid neska sahararrak parte hartu du, eta Nafarroako herritar guztiak haur saharar gehiago hartzera animatu ditu, beraientzat eta familientzat abentura polita delako.

"Oporrak bakean" programari esker, aurten, Tindufeko (Aljeria) errefuxiatu-esparruan bizi diren 7 eta 12 urte arteko 120 haur etorri dira Foru Erkidegora. Haietatik, 112, 107 abegi-familietan bizi dira, Baztanen, Lizarran, Mañerun, Iruñean, Garesen, Tuteran eta Zizur Nagusian. Bestalde, 85, Nafarroako familietan bizi izan ziren aurreko udetan programa berarekin. Ezgaitasunen bat duten beste zortzi haur begiraleekin daude zentro berezi batean, Auritzen.

Nafarroako Gobernuaren laguntza 

Nafarroako Gobernuak, 2010. urtean, 419.186 euro bideratu ditu Saharako herrirako; hortaz, hasiera batean aurreikusitakoa baino %10 gehiago (382.733 euro). Tindufen errefuxiatutako sahararrak dira Nafarroak 2007. eta 2010. urteen artean garapenari emandako laguntza ofizialaren hartzaile nagusietako bat. Aldi horretan, 1,8 milioi bideratu ditu, hasiera batean aurreikusitakoa baino %23 gehiago.

ANAS elkartea izan da Nafarroako Gobernuaren laguntza ekonomikorik handiena jaso duenetako bat. Zehazki, 536.093 euro jaso ditu 2007tik. Laguntza horietatik, 423.000 euro, errefuxiatu sahararren osasunarekin zerikusia duten proiektuetarako bideratu ditu, eta beste 113.093 euro, Tindufen hezkuntza hobetzeko jardueretarako. ANAS, Saharako herriaren Nafarroako ordezkariaren ekimenaren ondorioz sortu zen. Ordezkariak berak langileak bilatu zituen Fronte Polisarioak sortutako ordezkaritzaren jardueretan laguntzeko elkarte bat sortzeko.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa