(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun mentaleko zentroetan artatutako paziente berrien %21 16 urtetik beherakoak izan ziren 2008. urtean osteguna, 2010.eko abuztuak 12

Nafarroako Ospitaleko psikiatrek Foru Erkidegoko haur eta gazteen osasun mentala aztertu dute gaur


Nafarroako Ospitaleko zuzendariak, Fernando Boneta Beorlegik, eta zentroko bereko Ospitaleratze Psikiatrikorako Unitateko María Zandio Zorrilla eta Alfredo Martínez Larrea psikiatrek, Nafarroako haur eta gazteen osasun mentalaren egoera aztertu dute informazio-ekitaldi batean.

Ditugun azken datuen arabera (Osasun Mentalari buruzko 2008ko txostena), urte horretan osasun mentaleko zentroetan artatutako paziente berrien %21 16 urtetik beherakoak izan ziren (2.365 pertsona), eta diagnostiko ohikoenak hauek izan ziren: nahastea arreta defizitarengatik eta hiperaktibitatearengatik eta jokabidearen bestelako nahasteak (524 paziente), gizartearen edo familiaren egoerarekin zerikusia duten arazoak (297 paziente), antsietate nahasteak (246 paziente) eta atzeratutako diagnostikoak (gainerakoak). Zifra horiek, arreta pribatuarenak ere gehitu behar zaizkie, ez direlako kontuan hartu.

Psikiatrek diote haur eta gazteen osasunean prebentzioa eta detekzio goiztiarra egitea direla gauzarik garrantzitsuenak, eta lan horretan, gurasoek eta osasun, hezkuntza eta gizarte-zerbitzuetako profesionalek parte hartu behar dutela. Haurtzaroan arazoak detektatzea bereziki zaila da, adingabeentzat zaila delako zer gertatzen zaien adieraztea, eta sintoma psikiatriko asko normalak izan daitezkeelako bilakaeraren zenbait etapetan.

Nafarroako osasun publikoan haur eta gazteen osasunari egiten zaion arretari dagokionez, zenbait maila aipa ditzakegu. Haietatik, oinarrizkoena, Lehen Mailako Arretako Pediatria da, eta haren atzetik, osasun mentaleko zentroetan egiten den arreta dago. Gaur egun, hiru programa egiten ari dira: nahaste psikotiko eta afektiboen programa, jatearen nahasmenduen programa eta ospitaleratze partzialeko programa; azken hau, 2009. urtearen erdialdetik.

 

Osasun mentaleko arazoak haurtzaroan 

 

Duela gutxi egindako ikerketa epidemiologikoen arabera, osasun mentaleko arazoak oso ohikoak dira, eta munduko biztanleen ezgaitasunen eta bizi-kalitatearen okerragotzearen arrazoi nagusietako bat dira.

Osasun mentaleko arazo asko oso gaztetatik hasten dira, haurtzaroan edo nerabezaroan, eta diagnostikoa eta tratamendu hasiera berandu egiten badira, larriagotu edo kroniko bihur daitezke pazienteak eta haien ingurukoak. Horregatik, ezinbestekoa da goiz detektatzea.

OMEren datuen arabera, haur eta gazteen %20k nahaste mentalen bat dute. Osasun Zerbitzu Nazionalaren Osasun Mentaleko Estrategiak 2009ko urrian egindako ebaluazioaren arabera, Espainiako haurren %12k osasun mental txarra izateko arriskua dute, eta drogak, gehienbat, eskolan hartzen dira. Horrela, nerabeen %30ek cannabis hartzen dute.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa