(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gazteria Institutuak Artista Gazteen Topaketaren edizio berria aurkeztu du ostirala, 2010.eko abuztuak 13

26. edizio honetan Nafarroako artista gazteen profesionalizazioa sendotzea dute asmoa


Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gazteria Institutuaren (NGI) bitartez, Artista Gazteen Topaketaren 26. edizioa jarri du martxan. Edizio berria gaur goizean aurkeztu dute prentsaurrekoan NGIko zuzendari gerente Ana Frias Pardok, Kultura zuzendari nagusi Pedro Lozanok eta Miguel Pueyo artista nafarrak.

Aurten Nafarroako artista gazteen profesionalizazioari emango diote garrantzia.

Topaketako lehiaketa Uharteko Arte Garaikideko Zentroan egingo dute lehen aldiz; 14 eta 30 urte arteko gazteek parte har dezakete, bost modalitate hauetan:

arte eszenikoak, arte plastikoak, ikus-entzunezko sorkuntza, literatura generoak eta musika. Lehiaketa diseinatzeko 30 artista gazteren iritziak jaso dituzte; gazteak bost taldetan antolatu dituzte, modalitate artistikoen arabera.

Lehiaketan parte hartu nahi duten gazteek Topaketaren web orrian (

www.encuentros.navarra.es
) eman dezakete izena, baita Uharteko Arte Garaikideko Zentroan ere (Kalbario kalea 2). Epea uztailaren 27an ireki zuten eta 2010eko irailaren 15eko gauerdian itxiko dute.

Behin izena emateko epea amaituta, iraila eta urria bitartean epaileek aurkeztutako lanak balioetsiko dituzte eta final erdirako eta finalerako egoki iritzitakoak aukeratuko dituzte. Lan horiek jendaurrean egongo dira urrian eta azaroan. Azkenik, urte amaieran, onenak aukeratu eta sariak emango dituzte.

Musika modalitatean saridun gertatzen den taldeak edo pertsonak Nafarroako Egunaren Gazteen Jaialdian kontzertua emango du.

Saritutako lanen egileek ibilbide artistikoan profesional gisa sendotzeko babesa jasoko dute; horretarako, saria ekoizpen artistikoan edo profesionalizatzea errazten duen beste jardueraren batean inbertituko dute.

Gauzak horrela, arte eszenikoen saria (6.000 euro eta trofeoa) saritutako lana zabaltzeko eta sustatzeko jardueraren batean inbertituko da.

Arte plastikoei dagokienez, lehen saria 4.200 eurokoa da (saridunak trofeoa ere jasoko du) eta bigarrena 1.500 eurokoa. Zenbateko hori baliatuko da sorkuntza jardueretarako, prestakuntzarako, materialak erosteko, katalogoak argitaratzeko edo NGIarekin adostutako beste jardueraren bat gauzatzeko.

Ikus-entzunezko sorkuntzaren alorrean, lehen saria 3.000 eurokoa da (saridunak trofeoa ere jasoko du) eta bigarrena 1.500 eurokoa. Zenbateko hori baliatuko da saritutako lana zabaltzeko eta sustatzeko, proiektu berri bat ekoizteko, zentroetan egonaldiak egiteko edo NGIarekin adostutako beste jardueraren bat gauzatzeko.

Musika modalitatean hiru sari egongo dira: lehena 6.000 eurokoa (saridunak trofeoa ere jasoko du), bigarrena 3.000 eurokoa eta hirugarrena 1.000 eurokoa. Zenbateko horiek baliatuko dira sorkuntza jardueretarako, prestakuntzarako, grabazioak egiteko, materialetan inbertitzeko edo NGIarekin adostutako beste jardueraren bat gauzatzeko.

Lehiaketaren oinarriak Topaketaren web orrian daude:

www.encuentros.navarra.es .

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Jurados encuentros de jóvenes artistas.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa