(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gazteekin egiten diren Jardueretarako Nafarroako Eskolaren ikastaroen bigarren seihilekoa hasi da astelehena, 2010.eko abuztuak 16

Abuztuaren eta abenduaren artean, berak antolatutako hamahiru ikastaro eta beste erakundeekin elkarlanean prestatutako hamar emango ditu


Gazteekin egiten diren Jardueretarako Nafarroako Eskolak (GENE) Vete a saber 2010 prestakuntza-programaren bigarren seihilekoaren ikastaroetan izena emateko epea ireki du. Aurten, 23 jarduera egingo dira abuztuaren eta abenduaren artean. Ikastaro haietatik, hamahiru, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren bidez, abian jarritakoak izango dira, et abeste hamar, bertako zenbait erakunderekin eta astialdiko eskolekin elkarlanean garatuko dira.

Programaren ikastaroak bi motatako parte-hartzaileentzat izango dira: batetik, gazteriaren arloan aritzen diren profesionalentzat; bestetik, gazteentzat, oro har. Profesionalentzat egindako ikastaroak bost dira: Gazte informaziorako zerbitzu bat kudeatzea; prestatzaileen prestatzailea aisialdiko eskoletarako; jarduera profesionala hobetzeko gaitasunak; Facebook-en taldeak sortzea eta gizarte-sareetan edukiak kudeatzea eta Nafarroako gazteriaren informazio-sarean zerbitzu gutunak ezartzea.

Gazteentzat antolatutako ikastaroei dagokienez, GENEk hiru ikastaro emango ditu (gazte elkarteen sormenerako tresnak; elikagaien manipulatzailea jatetxeetako eta ostalaritzako sektorean, eta sormenaren industrien kudeaketa), eta baita bederatzi tailer ere (Kontsumo arduratsua eta girotzea, ; Kamishibai, ipuinak kontatzeko japoniar artea eta Nola erabili Macintosh I, II eta II).

Horrez gain, GENEk beste erakunde batzuekin elkarlanean garatutako beste hamar ikastaro eskainiko ditu: Right First Time nazioarteko ikastaroa, Erresuma Batuan emandakoa; Gurutze Gorriak Aitzoaingo Kuarteleko informazio-bulegoarekin eta Castejongo Udalarekin elkarlanean emandako Oinarrizko lehen laguntzen ikastaroak; biodeklip tailerra, Fundación Secretariado Gitano Fundazioarekin elkarlanean; Boluntario izaten hasteko zenbait ikastaro, Oliteko gizarte-zerbitzuekin eta Corellako, Lizarrako eta Azkoiengo udalekin elkarlanean egindakoak; dantza eta koreografia tailerra, Lodosako gizarte-zerbitzuekin antolatutakoa eta Gazte elkarteak kudeatzeko ikastaroa, Iruñeko Udalarekin antolatutakoa.

Bigarren seihileko honetan, Nafarroako Gobernuak zenbait ikastaro egiteko ematen dituen bekak eskatzen jarraitu ahal izango dira. Urte honetan dagoeneko 70 pertsonak baino gehiagok lortu dute beka, Aisialdiko Begiralearen ikastaroa egiteko.


GENEren jardueraren lehen seihilekoan (urtarriletik ekainera), 43 ikastaro egin dira. Haietatik, 24 berak antolatu ditu eta 19 elkarlanean. Guztira, 600 pertsonak baino gehiagok eman dute izena ikastaroetan.

GENEren bigarren seihileko honetako ikastaro eta jarduerei buruzko informazio osoa.

GENEren bigarren seihileko honetako ikastaro eta jarduerei buruzko informazio osoa NGIren web orrian eskura daiteke.

Dokumentazioa:
Vete a saber agosto
Vete a saber agosto (euskera)

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa