(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Faltzesko eta Azkoiengo sutean 267,74 hektarea erre ziren asteartea, 2010.eko abuztuak 17

Udaberrian jakingo dute basoak berritu behar diren ala ez, orduan aterako baitira kimuak


Transcripción textual del video

Faltzes eta Azkoiengo abuztuko 11ko sutearen irudiak, Nafarroako Gobernuko helikoptero batean hartuak. Suak 267,74 hektarea erre ditu, batik bat basoak.

Faltzesko eta Azkoiengo sutea.

Faltzesko eta Azkoiengo sutean 267,74 hektarea erre dira. ( irudia handitu )

Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak gaur goizean aditzera eman duenaren arabera, Faltzesen eta Azkoienen guztira 267,74 hektarea erre ziren abuztuaren 11ko sutean.Teknikariek hasieran uste baino lur gutxiago erre dira, beraz.

Erretako azaleratik 239,94 hektarea Azkoiengo udalerriari dagozkio eta 27,79 Faltzesko udalerriari.

Kalkuluak zorrotz egite aldera, Departamentuko teknikariak lekuan bertan hartu zituzten GPS koordenatuak. Datu horiek, gero, Nafarroako Lurralde Informazioko Sisteman (SITNA) sartu zituzten eta labore eta aprobetxamendu maparekin alderatu zituzten; mapa horretan Nafarroako zuhaitz eta labore mota guztiak agertzen dira.

Erretako espezieei dagokienez, 54,50 hektarea sasiak dira, 196,97 basoak (alepo pinuak eta haritz batzuk), 4,26 hektarea baso pistak eta 21,01 hektarea labore belarkarak.

Erretako eremua lehengoratzea

Erretako eremua berreskuratzeari dagokionez, han bertan ikusten da baso batzuk beste batzuk baino gehiago kaltetu direla. Hala ere, udaberria heldu arte itxaron besterik ez dute, ikusteko zuhaitzak beren kasa kimatzen diren edo lehengoratze lanak egin behar diren.

Berreskuratze lanak egin behar izanez gero, aurrena hildako zuhaitzak aukeratu eta zerratu behar dira eta, gero, egur hori xehatu (egur hori, iazko suteetan bezala, biomasa gisa erabiliko da). Ondoren, basoak tokiko espezieekin berritu behar dira. Legearen arabera, prozesu hori guztia gauzatzeko bost urteko epea dago.

 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa