(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Corpas kontseilaria Egiarretara (Arakil) joan da, parrokiako erretaula zaharberritzeko lanak ikustera asteartea, 2010.eko abuztuak 17

Lanen aurrekontua 97.440 eurokoa da


Corpas kontseilaria Egiarretako erretaula zaharberritzeko lanak ikusten.

Corpas kontseilaria Egiarretako parrokian, erretaula zaharberritzeko lanak ikusten. ( irudia handitu )

Kultura eta Turismo kontseilaria, Juan Ramon Corpas Mauleon, tokiko zenbait agintari eta Departamentuko teknikari batzuk Egiarretan (Arakil) izan dira gaur, San Antonio Abad parrokiako erretaula zaharberritzeko lanak ikusten.

Zaharberritzen ari diren erretaula nagusia errenazentista da, Juan de Landa eskultoreak eta Ramon de Oscariz margolariak XVI. mendearen erdialdera egina. Nafarroako erretaula garrantzitsu bat da eta Foru Gobernuak Kultur Ondasun izendatu zuen 2003an.

Zaharberritze lana Artelan SL enpresa egiten ari da. Lan horiek 2009an egindakoen osagarri dira eta eraikinaren huts arkitektonikoak konpontzea dute helburu.

Aurrekontua 97.440 eurokoa da. Lanak udara hasieran hasi zituzten eta sei hilabetean amaituko dituzte, gutxi gorabehera.

Jarduerak, zehazki, hauek dira: aldamio bat jartzea, tratamendua "in situ" egiteko; erretaularen azala garbitzea; desinfektatzeko tratamendu bat egitea; tailen parte bat desmuntatzea eta gero berriz jartzea; polikromia geruzak finkatzea; euskarriaren, urreztaketaren eta polikromien kimika eta mekanika egonkortzea; edarrapia tratatzea; eta azal guztiei azken babesa jartzea.

 
Corpas kontseilaria Egiarretako erretaula zaharberritzeko lanak ikusten.

Nafarroako Gobernuak 97.440 euro jarri ditu Egiarretako parrokiako erretaula zaharberritzeko. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak bi milioi euro baino gehiago inbertitu ditu, azken hamar urteetan, erretaulak zaharberritzeko eta turismo eta kultur baliabide gisa baliatzeko.

Zehazki, herri hauetan egin dituzte zaharberritze lanak: Oibar, Agoitz, Arandigoien (Deierri), Artaxo (Longida), Artaxoa, Artika (Berriobeiti), Barillas, Berriobeiti, Cadreita, Caparroso, Cintruenigo, Corella, Cortes, Egiarreta (Arakil), Elizondo (Baztan), Etaio, Fitero, Garde, Intza (Araitz), Lesaka, Lizarraga (Itzagaondoa), Los Arcos, Irunberri, Melida, Mendavia, Monteagudo, Erriberri, Ororbia (Oltza Zendea), Iruña, San Adrian, Tafalla, Torres del Rio, Tutera eta Uxue.

Erretaularen ezaugarriak

Erretaulak 5,75 x 7,00 neurtzen du, gutxi gorabehera.

Kutxatilategi traza dauka eta egurrezko atiko batekin hasten da; atikoaren gainean daude inskripzio modernodun friso bat, bankua, bost kaleko hiru gorputz eta hiru kaleko atikoa, frontoi batekin errematatuta. Apaingarri ugari daude, dagozkion garaikoak, candelieri erako gaiekin uztartuta atikoan, bankuan eta traspilastretan. Gainera, bankuan gizonezko eta emakumezkoen bustodun tondoak daude eta frisoetan kerubinak.

Erretaula mistoa da, hau da, eskultura eta pintura uztartzen ditu: lehen eta bigarren gorputzetan tailak dauzka eta hirugarrenean eta atikoan ohol gaineko margoak.

Eskultura nagusiak hauek dira: San Anton, Ehorzketa Santuaren multzoa, Santa Ana Ama Birjinarekin eta haurrarekin, eta Santa Catalina; hori lehen gorputzean. Bigarren gorputzean santuak daude zutik, salbu titularra, San Pedro, katedra gainean eserita baitago. Haren ondoan daude apezpiku bat, San Migel, San Jose (XVIII. mendeko barrokoak) eta San Pablo. Hirugarren gorputzean San Pedroren bizitzari buruzko oholak daude margotuta eta atikoan Kalbarioaren taila, bikoteka margotutako santu artean. Erretaulan sagrarioa ez dago normalean egoten den lekuan: lehen gorputzeko alboko kutxa batean dago.
Dokumentazioa:
San Antonio Abad parrokiako erretaularen fitxa teknikoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa