(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kontsumo Zerbitzuak “Finantza-kontsumitzailearen arreta” ikastaroa eskaintzen du, CNMVren eta Espainiako Bankuko adituekin asteazkena, 2010.eko abuztuak 18

Ikastaroa irailaren 14, 15 eta 16an izango da, eta kontsumitzailearen arretarako udal bulegoko langileak prestatzeko da


Nafarroako Gobernuaren Kontsumo Zerbitzuak Finantza-kontsumitzailearen arreta izeneko ikastaroa emango du irailaren 14, 15 eta 16an. Ikastaroa kontsumitzailearen arretarako bulegoko langileak prestatzeko izango da. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV) eta Kontsumoko Institutu Nazionalak (INC) antolatutako eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak lagundutako ekimena da.

Ikastaroa Nafarroako Erret Artxibategi Orokorrean egingo da, eta 20 orduko iraupena izango du. Asmoa da bertaratutakoak trebatzea, kontsumitzailearen arretarako udal bulegoetako eta kontsumoko bestelako erakundeetako langileak prestatzeko, herritarrek arlo horretan dituzten arazoei aurre egin diezaieten, eta eskura dituzten informazio-baliabide nagusiak ezagutu ditzaten.

Lehen egunean, Espainiako Bankuko aditu batek finantza-zerbitzuak azaldu eta mota horretako produktuetan normalean izaten diren kexak aipatuko ditu. Bigarren egunean, Estatuko Aseguru Ikuskarien Kidegoko aditu batek aseguruen eta pentsio-planen kontratazioaren ezaugarriak, eta sektore horretan eragina izan ohi dituzten erreklamazioak azalduko ditu. Jarduera bukatzean, CNMVren Ikerketa, Estatistika eta Argitalpenen saileko zuzendariordeak inbertsio-produktuei eta ohiko maula eta finantza-iruzurrei buruz hitz egingo du.

Ikastaroa ez da izango arlo horri buruzko informazioa ematea bakarrik; ezagutza horiek erabiltzeko modurik onena azalduko dute, kontsumo arloko langileak trebatzeko. Metodologiari dagokionez, adituen hitzaldiez gain, egunero tailer, eztabaida eta erakusketa desberdinak egingo dira, emandako bloke bakoitzarekin zerikusia duten kasu praktikoei buruz.

Finantza-kontsumitzailearen arreta ikastaroa, CNMVk eta Espainiako Bankuak abian jarritako Finantza Hezkuntzarako Planaren barruan kokatuta dago, eta lau autonomia-erkidegotan emango da; Nafarroan egingo da lehendabizi.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa