(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa da administrazio elektronikoaren alorrean erkidego aurreratuenetako bat, Orange Fundazioaren txosten baten arabera asteazkena, 2010.eko abuztuak 18

Herritarrek eta enpresek 600 zerbitzu publiko bideratu ditzakete Interneten bitartez


Madrilen eta Andaluziaren ondoren Nafarroa da administrazio elektronikoa garatuenen daukan erkidegoa. Hori, Orange Fundazioak zerbitzu publikoen eskuragarritasunari buruzko 2007ko legea zenbateraino aplikatzen den aztertzeko egindako txostenaren arabera.

Txostenean aztertu dituzte segurtasun juridikoa, sinadura elektronikoa, eskuragarritasuna, espedientea elektronikoa eta jakinarazpen elektronikoak, besteak beste.

Azterlan horren arabera, foru erkidegoan administrazio elektronikoaren garapen indizea %82koa da. Orain ordea, portzentaje hori handiagoa da, Nafarroako Gobernuak, besteak beste, www.navarra.es
atarian egoitza elektronikoa jarri zuelako martxan. Zerbitzu horrek balio du foru administrazioak Internet medio ematen dituen zerbitzuak eta informazio orokorra eskuratzeko. Zehazki, honako hauek egin daitezke: kontsultak egin, informazioa jaitsi, izapideak hasi, Erregistro Elektroniko Orokorrean dokumentuak aurkeztu, Zerbitzuen Katalogotik zerbitzuak bideratu eta kexak eta iradokizunak egin.

Nafarroa autonomia erkidegoen batezbestekoa baino hamabi puntu gorago dago.Madrilen, legearen aplikazio portzentajea %84koa da, eta Andaluzian %83koa.

Gainerako autonomia erkidego eta herrietako indizea %54 eta %74 artekoa da.

Halaber, Orange Fundazioaren txostenaren arabera, Nafarroan duela urte bete baino zerbitzu gehiago daude martxan, %8, hain zuzen, hau da, aztertutako 26 zerbitzuen %96 (batezbestekoa %77 da); zerbitzu horiek dira kexak eta iradokizunak, lizitazioen kontsulta, enplegu publikoko eskaintzak, lanpostu pribatuen bilaketa, ikasteko bekak, adindunentzako laguntzak, liburutegi publikoak, e.a.

Madril, Asturias, Andaluzia eta Nafarroa dira linean zerbitzu publiko gehien dauzkaten erkidegoak; gainerako erkidegoak oso urrun daude: portzentaje handiena Gaztela eta Leonek dauka (%82) eta txikiena Melillak (%50).

Gaur egun, enpresek eta herritarrek Nafarroako Gobernuaren 600 zerbitzu bideratu ditzakete modu telematikoan.

Horretarako nortasun agiri elektronikoa eta sinadura digitala behar dira, salbu enplegu publikoko eskaintza batzuetarako (zenbaitetan, izena emateko kreditu txartelaren zenbakia besterik ez da behar, tasak ordaintzeko).

On line zerbitzu horiek guztiak Zerbitzuen Katalogoan daude,

www.navarra.es
atarian. Bilatzailearekin zerbitzuak aurki daitezke gaiaren, bizi egoeraren, eskatzeko azken egunen eta abarren arabera. Nafarroako Gobernuak, orobat, Herritarren Zorroa dauka. Zorro horretan, erabiltzaileek kontu pribatuak dauzkate eta hainbat gauza egin ditzakete, besteak beste: eskatutako zerbitzuen izapideak nola dauden kontsultatu, beren historia administratiboa ikusi eta harpidetzak eta alertak sortu, baita SMS bidez ere.

Linean gero eta izapide gehiago egiten direnaren seinale dira datu hauek: Erregistro Elektroniko Orokorrean, 2010eko lehen seihilekoan, 7.537 dokumentu jaso zituzten, 2009. urte osoan baino gehiago (iaz 6.980 dokumentu daude erregistratuta). Erregistro horretan eskariak, idazkiak eta komunikazioak aurkez daitezke, urte osoan, gau eta egun, Internet bidez.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa