(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hiru pertsona Nafarroako Ospitale Gunean ingresatu dituzte zezen batek Tafallako zezen plazan tendidura jauzi egin eta gero osteguna, 2010.eko abuztuak 19

10 urteko mutikoa, 23 urteko neska eta 47 urteko gizona dira zaurituak


Hiru pertsona Nafarroako Ospitale Gunean ingresatu dituzte

10 urteko mutikoa, 23 urteko neska eta 47 urteko gizona Nafarroako Ospitale Gunean ingresatuta daude. Izan ere, atzo, Tafallako jaietan, zezen batek zezen plazako tendidura jauzi egin eta errekortadoreen ikuskizuna ikusten ari ziren ikusleen aurka egin zuen.

10 urteko mutikoa Pediatriako ZIUn ingresatuta dago zapaltzearen bidez itxitako traumatismo abdominal baten ondorioz. Egonkor dago, baina larri.

23 urteko neska, N.R.U, Tafallako bizilaguna, A Larrialdi Zerbitzuko Neurokirurgia Zerbitzuan (lehengo Nafarroako Ospitalean) ingresatuta dago, ornoak zanpatuta. Egonkor dago eta hoberantz egiten ari da.

47 urteko gizona, J.M.U.A, Oiartzungoa (Gipuzkoa), A Larrialdi Zerbitzuko Behaketan ingresatuta dago eta zezenaren adarrak egindako zauria du gerri inguruan. Egonkor dago eta hoberantz egiten ari da.

Ingresatuta dauden hiru pertsona horiez gain, gertaera horrekin lotutako beste bost pertsona artatu zituzten atzo Nafarroako Ospitale Gunean, kontusioengatik eta traumatismoengatik, hiru A Larrialdi Zerbitzuan eta beste bi B Larrialdi Zerbitzuan (lehengo Virgen del Camino ospitalea). Gainera, beste 24 pertsona Tafallako osasun-zentroan artatu zituzten hainbat kontusioren eraginez. Eta zezen plazan bertan beste zenbait pertsona artatu zituzten, herstura, marruskadura txikiak eta kontusio txikiak direla eta.

Gogoan izan behar da gertaera atzo arratsaldean izan zela, 18:45 inguruan, Tafallako zezen plazan, herriko jaietan antolatutako errekortadoreen lehiaketaren barruan.

Zezenetako bat, Ana Corera de Larraga etxekoa eta 'Quesero' izenekoa, ukuilura bueltatzen ari ziren, izan ere, hesiaren gainetik birritan jauzi egin zuen eta adar bat puskatu zuen. Une horretan, hesiaren gainetik hirugarrenez jauzi egin zuen eta jendez gainezka zegoen tendiduko 2. harmailara iritsi zen. Gertaera horrek ikusleen artean izua eragin zuen.

Zauritu asko egon arren, azpimarratzekoa da inguru horretan gazte asko zegoela eta garaiz erreakzionatu ahal izan zutela, ondorioak okerragoak izan ahal ziren eta. Zezena errekortadoreen lehiaketara bertaratu ziren batzuek menderatu zuten eta harmailan bertan sastakatu zuten.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa