(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 140.000 euro jarri ditu Tiebasko ostatu berria egiteko osteguna, 2010.eko abuztuak 19

Ostatu eskariari erantzuteko txiki geratu zen aurreko ostatua, eta berria egin dute


Tiebasko erromesentzako ostatu berria inauguratu du Corpas kontseilariak. ( irudia handitu )

Kultura eta Turismo kontseilaria, Juan Ramon Corpas Mauleon, Tiebasera joan da gaur goizean, erromesentzako ostatua inauguratzera

Ostatu zaharrean ezin zioten eskariari erantzun eta, beraz, zaharberritu egin dute.

Guztira 279.741 euro inbertitu dituzte; zenbateko horretatik Nafarroako Gobernuak 139.870 euro jarri ditu, toki erakundeetarako eta turismo partzuergoetarako laguntza deialdien bitartez.

Aurreko ostatua birgaitzeko ekimena herriko udalbatzarena izan zen, eta eraikin berria zaharra zegoen leku berean dago, herriaren sarreran, gazteluko hondarretatik gertu.

Tiebasekoa kontatuta, Nafarroan 49 ostatu daude Santiago bideko hiru ibilbideetan:

Luzaidetik sartzen den bidean eta Aragoikoan guztira 44 daude eta Baztangoan bost. Tiebas Elo eta Gares artean dago; Garesen bat egiten dute Frantziako bideak eta Aragoikoak.  

Tiebasko erromesentzako ostatuaren barrualdea. ( irudia handitu )

Gehieneko ekipamendua eta 14 lagunentzako lekua

Ostatua bigarren mailakoa da eta 14 lagunentzako lekua dago: lehen solairuan sei lagunentzako logela bat dago eta bigarren solairuan zortzi lagunentzako beste bat.

Lehen solairuan, gainera, harrera lekua eta egongela daude, eta sotoan sukaldea eta jantokia. Horrez gain daude bainugelak, garbigailuak, lehorgailuak, Internet eta ogitartekoak eta edariak saltzeko makinak. Gestio planaren arabera, ostatua urte osoan egongo da irekita, goizeko 6.00etatik gaueko 22.00etara.

Eraikina zaharberritzeko, aurrena estalkia eta forjaketa behera bota zituzten eta gero zimenduak eta ostatu berriaren egitura eraikitzen hasi ziren, hormigoi armatuz.

Estalkian jarri dituzte teila zeramikoak eta xafla iragazgaiztuak; eta fatxadan kanpoaldera geruza bakarrez estalitako zeramika blokeak, aire ganbera, isolamendu termikoa, lurrunekoa eta adreilua. Barruko trenkada multzoa igeltsuz zuritutako adreiluzkoa edo lauzazkoa da.

Arotzeriari dagokionez, barruan bernizatutako egurrezko orri xaflatuak erabili dituzte eta eskulekuetan egur trinkoa eta beira.

Leihoak aluminiozkoak dira; zubi termiko hautsita dute. Akaberari dagokionez, zolan gres plaketak jarri dituzte, paretak pintura plastiko leunarekin daude margotuta eta sabai aizunak igeltsuzkoak dira. Gela guztiek berokuntza sistema indibiduala dute; instalazioak gas galdararekin eta energia fotovoltaikoarekin funtzionatzen du.

Azken urteetan, gero eta erromes gehiago dabiltzala ikusita, Nafarroako Santiago Bidean azpiegitura gehiago jarri dituzte.

Hala, inauguratu dituzte Luzaideko ostatuak, Lizarrako San Migelekoa, Berroeta eta Olaguekoak (Baztango Bidea) eta Zubirizkoa (El palo de avellano). Gainera, Nafarroako Gobernua Orreagako ostatua berritzen ari da: 192 ohe jarriko dituzte eta 2011n irekiko dute.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa