(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ikerketa Biobankuan burmuinak, ehun tumorala eta ADNa daude osteguna, 2010.eko abuztuak 19

Lagin biologikoak ospitaleetako, unibertsitateetako, zentro bioteknologikoetako eta enpresetako ikerketa taldeei lagatzen zaizkie


Nafarroako Ospitaleko Biobankuan burmuinak, ehun tumorala eta ADNa daude. ( irudia handitu )

Katy Pérez Equiza Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ikerketa Biomedikorako Zentroko eta Ikerketa Biobankuko mediku hematologoak eta zuzendariak eta Isabel Gil Aldea azken azpiegitura horretako koordinatzaileak biobankuaren ezaugarriak eta funtzionamendua azaldu dituzte gaur goizean, ekitaldi informatibo batean.

Gaur egun, ikerketa biobankua Nafarroako Ospitale Guneko kaperari atxikita dago eta behin betiko egoitza Ikerketa Biomedikorako Zentro (IBZ) berria izango da, Nafarroa 2012 Planeko lehentasunezko jarduna, gaur egun eraikitze fasean dagoena.

Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ikerketa Biobankuak hurrengo hauek biltzen ditu: ehun neurologikoen biobankua, 2004an sortua, 256 burmuin dituena; tumoreen biobankua, 2008an sortua, 794 lagin tumoral eta eta zenbait ikerketa proiekturi lotutako beste 580 lagin dituena; eta ADN biobankua, 1989an sortua eta 11.425 lagin dituena. 2009ko abendutik, biobanku hau Biobankuen Sare Nazionalean (ReTBioH) sartuta dago eta nazioartean funtzionatzen du.

Biobankuaren eginkizun nagusia lagin biologikoak baldintza albait onenetan biltzea, gordetzea eta ospitaleetako, unibertsitateetako, zentro bioteknologikoetako eta enpresetako ikerketa taldeei lagatzea da, erkidego zientifikoak onetsitako ikerketa proiektuen esparruan, patologia desberdinen mekanismoak ezagutze aldera. Horren bidez, itu terapeutiko berriak eta balizko markatzaile biologikoak garatzen dira gaixotasunak prebenitu, diagnostikatu eta tratamenduak ezartzeko. Biobankuek Ikerketa Biomedikorako 14/2007 Legean ezarritako araudia bete behar dute eta berezko egitura eta giza baliabideak izan behar dituzte.

 
Argazkiaren oina: Katy Pérez Equiza, Isabel Gil Aldea eta Cristina Caballero medikuak.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa