(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

UGT eta CCOOrekin bi hitzarmen sinatu dira immigranteen gizartzeratzea eta laneratzea errazteko asteartea, 2010.eko abuztuak 24

Nafarroako Gobernuak bi elkarteentzat 600.000 euro bideratu ditu guztira 2010ean garatutako ekintzetarako


UGT eta CCOOrekin bi hitzarmen sinatu dira immigranteen gizartzeratzea eta laneratzea errazteko. ( irudia handitu )

Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak eta Gobernuaren eledunak bi lankidetza-hitzarmen sinatu ditu UGT eta CCOO sindikatuetako Nafarroako ordezkariekin, hain zuzen ere, Juan Goyen Delgadorekin eta José María Molinero de Frutosekin, immigranteen gizarteratzea eta lankeratzea errazteko.

Sinatutako testua dela bide, Nafarroako Gobernuak 600.000 euro bideratuko ditu guztira, 300.000 euro elkarte bakoitzerako, bi elkarteek aurten immigranteak gizarteratzeko garatutako ekintzak finantzatzeko, batez ere, zaurgarritasun handiena duten eta gizarte-bazterketa jasateko arriskurik handiena duten pertsonak direnean.

Jarduna Immigranteak Hartu eta Integratzeko Nafarroako Ekintza Planaren (IHINEP) barruan sartzen da. Hain zuzen ere, testu hori Gobernu zentralak (Lan eta Immigrazio Ministerioa) eta Nafarroako Gobernuak (Erakundeekiko Harremanetarako Departamentua eta Gobernuaren eleduna) adostu zuten.

UGTrekin sinatutako hitzarmenera gizarteratzeko eta laneratzeko programa eta ibilbide soziolaboralen proiektua bildu dira:

- Gizarteratzeko eta laneratzeko programan gizarte-zaurgarritasunik handiena duten immigranteei informazioa, orientazioa eta gizarteratzeko eta laneratzeko babesa eskaintzen zaie, hala nola, emakumeei, gazteei, egoera irregularrean dauden pertsonei, Europar Batasunean oraintsu sartutako herrialdeetako herritarrei (Errumania eta Bulgaria) eta nazionalizatu berriei. Zuzeneko artapena emateaz gain, bederatzi trebakuntza-ikastaro antolatu dira, zazpi Iruñean, bat Tuteran eta beste bat Erdialdean.

- Ibilbide soziolaboralen proiektua Nafarroan bizi diren immigranteei zuzenduta dago. Programa horren barruan, kolektibo horri arreta zuzena eskainiko zaio eta Iruñean bost trebakuntza-ikastaro emango dira.

Ildo beretik, CCOOrekin sinatutako hiltzarmenera ere gizarteratzeko eta laneratzeko programa eta ibilbide soziolaboralen programa bildu dira:

- Gizarteratzeko eta laneratzeko programa Nafarroan bizi diren immigranteei bideratuta dago, eta arreta berezia eskaintzen zaie egoera irregularrean daudenei. Besteak beste, informazio-materialak egingo dira zenbait hizkuntzatan inguruaren ezaguerari lotutako gaiei buruz; laguntza psikologikoaren zerbitzua eskainiko da; titulu akademikoak homologatu, baliozkotu eta aitortzeari buruzko informazioa emango da; lanean hasi aurreko trebakuntza jarduerak garatuko dira, besteak beste, hamar ikastaro gaztelaniaz eta inguruaren ezaguerari buruzko hamalau tailer; trebakuntza-jarduera okupazionalak Iruñean eta Tuteran (bi sukaldari laguntzaileentzat, bat zerbitzarientzat eta puerikulturari buruzko beste bat); eta trebakuntza informazioa eskainiko da.

- Ibilbide soziolaboralen programa, batez ere, langabezia egoeran dauden atzerritarrei, langileak behar dituzten enpresa eta enplegu-emaileei eta haien zerbitzuekin esku-hartzea osatu dezaketen elkarte eta erakundeei bideratuta dago. Informazioa eta orientazioa zuzenean ematen da, eta ibilbidea garatzeko jarraipena eta laguntza eskaintzen da.

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa