(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta “la Caixak” gizarte-bazterketa jasateko arriskua duten 40 pertsona lan merkatuan sartzea lortu dute asteartea, 2010.eko abuztuak 24

Ingurumen arloko 23 proiektutan jardunak eginda lortu da


"la Caixa" Gizarte Ekintzak eta Nafarroako Gobernuak espazio naturalak zaindu eta hobetzeko bultzatutako programari esker gizarte-bazterketa jasateko arriskua duten 40 pertsona lan merkatuan sartu dituzte, natura-inguruak zaintzeko 23 proiekturen bidez. Modu horretan, hitzarmenak helburu bikoitza betetzen du: Foru Komunitateko natura espazioak hobetzen eta mantentzen laguntzea eta beharrizana duten pertsonak laneratzen eta gizarteratzen laguntzea.

Programako parte-hartzaileek inguru narriatuak, bideak eta bidezidorrak konpondu dituzte, hobekuntza energetikoak eta basoko lanak egin dituzte, besteak beste. Programako onuradunak hainbat tipologiatakoak dira: prestakuntza urria edo esperientzia gutxi duten pertsonak, langabezia-egoeran dauden familietako kideak eta 50 urtetik gorakoak eta motaren bateko desgaitasun fisikoa edo psikikoa duten gizonak eta emakumeak.

Orain arte egin diren edo egiten ari diren proiektuei dagokienez, azpimarratzekoak dira bisitariei harrera egiteko zentroa berritzea eta Urbasa-Andia Natura Parkean bidezidor bat sortzea, Tafallan suteak prebenitzeko egindako basogintza-lanak, Irunberriko arroilarako sarbideak hobetzea eta Faltzesen ur-ipurtatsaren habitata hobetzeko lanak.

Gizarteratze enpresen parte-hartzea

Programan gizarteratze enpresek (GE) eta lan zentro bereziek (LZB) parte hartu dute, bi modutara: batetik, enpresa espezializatuenek eskura dituzten proiektuak zuzenean eta banaka gauzatu dituzte eta, bestetik, lan gaitasun txikia dutenek edo sektore honetan esperientziarik ez dutenek enpresa espezializatuekin batera lan egin dute, alderdietako bakoitzak egin beharreko lanak finkatzeko lankidetza-akordioak ezarriz. Lan egiteko modu horrek oso ondo funtzionatu du eta, gainera, bigarren helburu bat lortu ahal izan da: gizarteratze entitateak lan merkatu normalizatuarekin harremanetan jartzea.

Beharrizana duten kolektiboak gizarteratzen aritzen diren erakunde eta enpresen artean hurrengo hauek hartu dute parte Nafarroan: Josenea, 50 urtetik gorako pertsona langabeak gizarteratzen espezializatutako enpresa; eta Tasubinsa, desgaitasun fisiko edo psikikoren bat duten pertsonengan espezializatutako enpresa, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzua.

"la Caixa" Gizarte Ekintza

"la Caixa" Gizarte Ekintzak, natura espazioak hobetu eta zaintzeko programaren bidez, autonomia-erkidego guztietan gizarte-bazterketa jasateko arriskua duten 4.700 pertsona baino gehiago gizarteratu ditu 5 urtetan eta 2.200 proiektu baino gehiago gauzatu ditu. Programak lan merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzen du ingurumenaren eta natura espazioen babesari eta kudeaketari lotutako ekintzak garatuz. Sektore hori garrantzia lortzen ari da gizarteratzearen esparruan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa