(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Karlismoari buruzko laugarren jardunaldietan izena emateko epea irailaren 17ra arte luzatu da asteartea, 2010.eko abuztuak 24

Edizio honetan, mugimenduaren alderdi ideologikoak aztertu eta teorialari garrantzitsuenetako batzuk hizpide izango dira


Karlismoaren Museoaren barrualdea, Lizarran.

Nafarroako Gobernuak irailaren 17ra arte luzatu du Karlismoari buruzko laugarren jardunaldietan izena emateko epea. Jardunaldiak Lizarran egingo dira irailaren 22tik 24ra, "Por Dios, por la Patria y el Rey. Las ideas del carlismo" izenburupean. Edizio honetan mugimenduaren alderdi ideologikoak aztertu eta karlismoaren teorialari garrantzitsuenetako batzuk hizpide izango dira.

Jardunaldiak, batez ere, unibertsitateko ikasleei, doktoregaiei, Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta ikerlariei bideratuta daude. Hiru egunetan, goiz eta arratsaldeko saioetan, Lizarrako Kultura Etxean hamabi hitzaldi entzun ahal izango dira. Jardunaldiok egiteko egoitza Lizarrako Kultura Etxea da.

Hizlariak Espainia, Frantzia eta Portugalgo espezialistak dira eta ikerketan aritzen diren unibertsitate edo erakundeetan egiten dute lan. Guztiak Karlismoaren Museoko batzorde aholkulariko kideek hautatu dituzte.

Hitzaldiekin batera, 'Santa Cruz, el cura guerrillero' filma proiektatuko da. Filma José María Tuduri zuzendariak aurkeztuko du Lizarrako Golem-Los Llanos zinema-aretoetan. Proiekzioa doakoa izango da eta nahi duten guztiek parte har dezakete, aretoaren edukiera osatu arte. Jardunaldiak amaitzeko, Karlismoaren Museora bisita gidatua egingo da.

Kuota 100 eurokoa da, baina diru-sarrerarik ez duten ikasleek eta lizentziatuek %50eko murrizketa izan dezakete.

Jardunaldiei buruzko informazio guztia Karlismoaren Museoko web orrian edo 948 55 21 11 telefono-zenbakian kontsultatu daiteke.

Aurreko edizioak

Lehenengo jardunaldiak 2007an egin ziren, "El Carlismo en su tiempo: geografías de la contrarrevolución" izenburupean. Bigarren jardunaldien (2008) izenburua "Violencias fratricidas: carlistas y liberales en el siglo XIX" izan zen, eta hirugarrenena, 2009an, "Imágenes. El carlismo en las artes". Hiru edizio hauetan, 40 espezialistek Lizarran bat egin dute haien ikerketen emaitzak azaltzeko eta mugimendu hori hobeto ezagutzen laguntzeko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa