(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kutz kontseilaria Tuterako Kirurgia Gunearen eraikin berriaren lehen harria jartzera joan da asteazkena, 2010.eko abuztuak 25

10,5 milioi eurokoa aurrekontua dute lanek, eta uztailean hasi eta 18 hilabetera bukatuko dituzte


Lehen harria

Tuterako Reina Sofía Ospitaleko Kirurgia Gunea handitzeko lanek 10,5 milioi euroko aurrekontua dute. ( irudia handitu )

La consejera de Salud, María Kutz Peironcely, el director del Hospital

María Kutz Peironcely, Osasun kontseilaria, Miguel Ángel Gil Asenjo, Tuterako Reina Sofía ospitaleko zuzendaria eta Luis Casado Oliver, Tuterako alkatea, Tuterako Reina Sofía Osptaleko Kirurgia Gunea berritzeko eta handitzeko obren lehen harria kokatzera joan dira. Nafarroako 2012ko Planaren lehentasunezko jardueretako bat da, eta 10,5 milioi euroko aurrekontua du.

Lanak 2010eko uztailean hasi ziren eta aurreikuspenen arabera, hemendik 18 hilabetera bukatuko dituzte. Obrak uneko jarduera eten gabe egiten ari dira.

Gaurko ekitaldian sartutako kutxak, NAOren kopiaz gain, eguneko egunkariak eta erabilerako legaleko zenbait moneta, osasun arloko elementu bat eta Nafarroako 2012ko Planaren proiektuen kopia bat zituen barruan.


lehen harria

Kutz kontseilariak Tuterako Kirurgia Gunearen eraikin berriaren lehen harria kokatzeko ekitaldian parte hartu du. ( irudia handitu )

Tuterako Reina Sofía Ospitaleko Kirurgia Gunea berritzeko eta handitzeko lanak bi fasetan egingo dira.

Lehen fasean, eraikin berria eraikiko dute dagoenari eratxikita, hiru lekutatik. Guztira, 2.000 metro koadroko azalera izango du, zazpi ebakuntza-gela (bost, programatutako kirurgiarako; bat, larrialdi orokorretarako eta beste bat larrialdi ginekologikoetarako); esnatzeko gel abat, 15 oherekin; erditzeko b igela; sei gela dilatazioa egiteko eta lau fetuaren monitorizazioa egiteko; larrialdi ginekologikoetarako gela bat; esterilizazio gela bat eta bestelako zerbitzuak.

Bigarren fasean, ebakuntza-gelak eta erditzeak eraikin berrira eramango dira, eta zerbitzu horien gaur egungo geletan, banakako zortzi logela URCE jarriko dituzte, bost gela endoskopia keta ospitaleratzerik gabeko kirurgiak egiteko, eguneko ospitaleko banakako hamar gela eta zerbitzu osagarriak.  

Lehen faseko proiektua Blasco y Esparza S.L enpresako arkitektoek egin dute, eta lanak, Martínez Chivite S.A eta Imtech Spain S.L.U enpresei esleitu dizkiete.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa