(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Corpas kontseilaria Fiteroko Monasterioa zaharberritzeko lanak ikustera joan da

asteazkena, 2010.eko abuztuak 25

Duela gutxi klaustroaren ekialdeko hormartearen egitura finkatzen bukatu dute


Corpas kontseilaria eta bertako zenbait agintari, Fiteroko Monasterioaren klaustrora egindako bisitan ( irudia handitu )

Juan Ramon Corpas Mauleon, Kultura eta Turismo kontseilaria, Fiteroko Monasterioko klaustroan duela gutxi egindako zaharberritze lanak ikustera joan da, gaur goizean, Francisco Javier Yanguas Fiteroko alkatearekin. Lan horietan, ekialdeko hormartearen egitura finkatu dute, eta Construcciones Zubillaga enpresari esleitu dizkiote lanak, 664.715 euroko aurrekontuarekin.

Aurretik, antzinako klaustroaren eta ekialdeko hormartearen eta eratxikitako aretoen estalkiak berriztatu zituzten. Proiektuak 517.468 euroko aurrekontua izan zuen eta Construcciones Zubillaga eraikuntza-enpresari esleitu zizkioten 511.874 eurotan.

Fiteroko Monasterioaren zaharberritzeak 5.250.000 euroko aurrekontua du guztira, eta 2012ko Nafarroako Planean jasotzen da. Nafarroako multzo artistiko nagusitzat hartzen dute, eta horren ondorioz, Foru Erkidegoko monumentu ondarea kontserbatzeko lan ildoen barruan lehentasuna dute finkatzeak eta berreskuratzeak.


Monasterio-multzo hau oso handia denez, lanak pixkanaka egitea pentsatu dute, etapa desberdinetan, areto desberdinak finkatzeko. Nabarmendu behar da, garrantzia historikoa eta artistikoa izateaz gain, Nafarroako Erriberako erakargarri turistiko nagusietako bat ere badela.

Zistertarrak 1836. urtean sekularizatu arte bizi izan ziren monasterio-gune aparta da zenobioa. XV. mendetik aurrera, multzoaren inguruan biztanleria handia zegoen –monasterioak berak bizitasun kultural eta ekonomiko handia zuelako-, eta desamortizazioaren ondoren abade-eliza herriko parrokia bihurtu zuen. Horren eraginez, gaur egun ezagutzen ditugun aretoak XIX. mendetik aurrera izan diren jabe berrien beharretara egokituz eta aldatuz joan dira. Halaber –Nafarroako gainerako monasterio handiekin gertatu denaren aldean-, zenobioak bilakaera historikoan zehar pilatutako hatu liturgiko aberatsaren zati gehiena gorde ahal izan du.

Zaharberritzeko proiektua

Proiektua hasia urretik, apeoak egin zituzten arkuen eta beheko solairuko bobeden parpainarrien azpian, iparraldeko eta hegoaldeko hormarteen ondoko bi arkuak barne. Halaber, arkuarteak eta haien abiaburuak berritu dituzte; baita pilastren aurrealdeetako beheko zatia ere.

Zimenduak finkatzeko, jangela zaharreko eta logela zaharreko sotoen artean irekitako galera bete da, muturrak enkofratu ondoren. Berritzeko erabilitako harria, Nafarroako erdialdeko hareharria da, eta klaustroa eraikitzeko erabilitakoaren antzeko ezaugarriak ditu.

Zutabeen moldurak berritzeko, sekzioren bat galdu duten piezetara mugatu dira, baina ez dute ezer egin harearen edo ezkatatze txikien eraginez profila desitxuratu zaien piezetan.

Fiteroko Monasterioa

Santa María de Fiteroko Monasterioa Monumentu historiko eta artistikoa deklaratu zuten, dekretu bidez, 1931ko ekainaren 3an. Nafarroan, zistertarrek eraikitako monumentu-multzo handienetako bat da, eta eraikinak XII. eta XVIII. mendeen artean eraiki dituzte.

Antzinako monasterioaren abade-eliza, sakristia, sakristiaren aurrealdea eta konketa, klaustro baxua eta altua, kapitulu-aretoa eta areto horren gainean dagoen gela, Iruñeko Artzapezpikutzarenak dira. Abade-jauregiaren eta mendebaldean kokatuta dagoen patioaren titularrak pribatuak dira. Pribatuak ere baziren liburutegiaren eraikina eta sukaldea, 1996. urtean Udalari dohaintzan eman ziotena, berriztatu zitzan. Geroago, Fiteroko Udalak Nafarroako Gobernuari saldu zizkion.

Monasterioaren gainerako eraikinen titularra udala da: antzinako logela, orain zinema dagoena; logela berria, gaur egun, komentua eta zaharren egoitza dena; ostatu berria; sileria berria; Las Malvas plaza; plaza horretako mendebaldeko galeria eta ekialdeko eraikin berria, Udaletxeak hartutakoak; Udaletxeko aretoak eta zaharren egoitza.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa