(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak hiru enpresa abiatzen lagundu du 54.000 euroko maileguen bidez osteguna, 2010.eko abuztuak 26

CEIN zentroaren bidez, Dvelas, APTCE eta ‘Comercio a Mano’ de Ochagavía enpresei eman die laguntza


Gobernuak hiru enpresa abiatzen lagundu du 54.000 euroko maileguen bidez ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroaren bidez, 54.000 euroko mailegua eman du, ekintzaileak izateagatik nabarmentzen diren hiru enpresa abian jartzeko.

Enpresak honakoak dira: Dvelas, altzariak diseinatu eta fabrikatu ez ezik, dekorazio proiektuak egiten dituena, lehengai moduan itsasontzien belak erabiliz; APTCE proiektua, lekadunen, hala nola soja, arroza edo sorgoaren, proteina testurizatuen deribatuak diren elikagaiak garatzen, fabrikatzen eta komertzializatzen dituena. Horri esker, leken propietate onuragarriak har daitezke, produktu berri eta erakargarrien bidez; eta ‘Comercio a Mano’ de Ochagavía, CEINek bultzatutako "Comercios a mano" sarera atxikitako txikizkako saltokia dena, eta tradizioa, turismo-zerbitzuak eta kudeaketa modernoa eskaintzen dituena.

Proiektu bakoitzak 18.000 euroko aurrerakina jaso du, Abiarazteko Kapital Fondoaren kontura. CEIN zentroaren finantza-baliabidea da, bi urte baino gutxiagoko enpresa edo negozio berriak ezartzen laguntzeko, negozio-eredu bereizlea edo hazteko ahalmena badute. Horrela, sustatzaileei interesik gabeko maileguak ematen dizkie, eta berme bakarra Bideragarritasun Plana da.

Enpresa-proiektu guztiak abian jartzeko, 312.000 euroko inbertsioa egin behar izan da. Ezartzen diren eremuko enpresa-egitura hedatzen eta berritzen laguntzeagatik eta lanpostu berriak sortzeagatik nabarmentzen dira guztiak.

Abiarazteko Kapital Fondoa, %0-ko interesa

Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroak Abiarazteko Kapital Fondoa sortu zuen 1997. urtean Nafarroako Lan Enpresen Elkartearen (ANEL), Cederna Garalur eta Caja Navarraren laguntzaz, garatzeko bidean diren sektoreetan enpresa berriak sor daitezen sustatzeko. Ordutik, finantzazio-baliabide horren bidez, 130 enpresari laguntza eman zaie; 1.600.000 euro, guztira.

Mailegu horren baldintzei esker, enpresa-proiektuak aurrera eraman daitezke, are gehiago gaur egungo finantza-testuinguru mugatuan. Proiektu bakoitzari, gehienez, 18.000 euroko laguntza ematen dio, %0-ko interesarekin. Hiru hilez behin kuota bat ordaindu behar dute, 6 eta 8 hil arteko gabealdiarekin, kontratua sinatzen dutenetik. Amortizatzeko lau urte dituzte, eta ez da bermerik behar.

Finantzazio hori lortzeko, proiektuak edo enpresak bereizgarriren bat izan behar dute, eta enpresa-plana aurkeztu behar dute batzorde batena urrean, negozioa bideragarria dela egiaztatzeko. Finantzazio-laguntza hori edozein unetan eska daiteke, eta interesa duen pertsonak 848 42 89 38 telefonora dei dezake, edo dgoni@cein.es helbidera mezu bat bidali.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa