(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Aurreikuspenen arabera, Ikerketa Biomedikorako Zentroa 2012ko apirilean jarriko da abian ostirala, 2010.eko abuztuak 27

Ikerketa medikoan aritzen den osasun-azpiegitura horrek 22 milioi euroko inbertsioa du


IBZ Nafarroa 2012 Planera bildutako osasun-azpiegitura da eta 22 milioi euroko inbertsioa du. ( irudia handitu )

María Kutz Peironcely Osasun kontseilariak eta Katy Pérez Equiza Ikerketa Biomedikorako Zentroko (IBZ) zuzendariak ikerketarako azpiegitura publiko hori eraikitzeko lanak zein egoeratan dauden azaldu dute gaur goizean. IBZ Nafarroa 2012 Planeko lehentasunezko jardunetako bat da eta 22 milioi euroko inbertsioa du.

Aurreikuspenen arabera, lanak 2011ko azarorako amaituko dira. Lanak 2009ko irailean hasi ziren. Orain arte, lanen %38 eginda dago. Lanak amaitu ondoren, eraikina ekipatu behar da eta, beraz, IBZ 2012ko apirilean abian jar daiteke.

Ekitaldi informatiboan Antonio Vaillo proiektuko arkitektoa egon da, baita beste ikerlari eta teknikari batzuk ere. Kontseilariaren arabera, ikerketa sektorea "estrategikoa" da Nafarroarako, eta Foru Komunitateko ekonomiaren osagai dibertsifikatzailea izango da.

Bestalde, Pérez Equizaren arabera, Ikerketa Biomedikorako Zentroak zein bertako plataforma teknologikoek eta laguntza unitateek bi helburu dituzte: batetik, Nafarroako Osasun Zerbitzuko ikerlariei teknologia horiek modu zentralizatu eta eraginkorrean eskaintzea ikerketa translazionala egin ahal izateko eta emaitzen kalitatea hobetzeko; eta bestetik, sektorearen beharrizan teknologikoak asetzea, egon dagoen teknologia osatuz eta Nafarroaren garapen ekonomikoari mesede eginez, I+G+b biosanitarioa bultzatzearen bidez.

 

Ildo horretatik, gaur jakinarazi dutenez, Osasun Departamentuaren estrategia ezagutzaren sorkuntza indartzea da, osasun sistema publikoaren ikerketa biomedikoa berariaz bultzatuz. Osasun arloko profesionalen oinarrizko hiru eginkizunak asistentzia, irakaskuntza eta ikerketa dira. Pérez Equizaren esanetan, ikerketa biomedikoa ezinbestekoa da ospitaleetan, "horri esker ezagutza, gure profesionalen eta osasun sistemaren ospea handitzen baitira, eta horrela talentua erakarri eta, batez ere, ezagutza praktika klinikora oso azkar eramaten baita; horri guztiari esker kalitate asistentziala hobetzen da, eta hori da, hain zuzen ere, ikerketaren funtsezko helburua".


Kutz kontseilariak IBZko lanen egoeraren berri izan du. ( irudia handitu )

IBZ Osasun Departamentuaren Ikerketa Biomedikorako 2008-2012 Planarekin koherentea da. Plan hori Foru Komunitateko ikerketa beharrizanetara egokitzen den eredu estrategiko bat definitzeko egin zen. Autonomia-erkidegoko, nazioko eta nazioarteko egoera aztertuta, agerian geratu zen Nafarroako Osasun Zerbitzuko profesionalei plataforma teknologiko berritzaileak eman behar zitzaizkiela, helburu nagusia osasun ikerketaren kalitatea hobetzea izanda. Plataforma horiek, gaur egun zentroetan sakabanatuta daudenak eta ikerketa biomedikoan teknologia berriak garatu direnez behar den bestekoak ez direnak, IBZn kokatuko dira, NOZren ikerketa zentralizatzeko eta ekipamenduak eta giza baliabideak optimizatzeko.

 
Dokumentazioa:
Plataformas tecnológicas y unidades apoyo del CIB.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa