(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

190 enpresa-proiektuk Nafarroako Gobernuaren Ekintzailearen Beka eskatu dute

ostirala, 2010.eko abuztuak 27

Programak 18.000 eta 24.000 euro bitarteko 30 beka ematen ditu bederatzi hilabetez enpresa proiektu berritzaileak garatzen dituzten ekintzaileentzat


329 ekintzailek sustatutako 190 enpresa proiektu aurkeztu dira Nafarroako Gobernuak ekintzaileentzat eskainitako 30 beketako bat lortzeko, Nafarroan enpresa proiektu berriak bultzatze aldera. Ekimen hau Krisiaren aurkako Planaren eta Moderna Planaren barruan sartzen da, hain zuzen ere, Foru Komunitateko sektore garrantzitsuetan enpresa berritzaileak sortzeko.

Ekintzailearen bekak 18.000 eurora arteko zuzkidura ekonomikoa du bazkide sustatzaile bat modu esklusiboan Nafarroan negozio-ideia garatzen aritzen denean gehienez bederatzi hilabetez. Zuzkidura 24.000 eurora artekoa da enpresa planaren garapenean modu esklusiboan bi bazkide edo gehiago aritzen direnean.

Ekimena CEIN (Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa) sozietate publikoaren bidez kudeatzen da. Horrez gain, enpresa kudeaketaren arloko trebakuntza ibilbidea eskaintzen da IESE negozio eskolaren bidez, espazio publikoa CEINen Berrikuntza Haztegietan proiektua garatzeko, aholkularitza pertsonalizatua talde sustatzailearentzat eta inbertsioen foro batean parte hartzeko aukera.

 

190 hautagaien artean gehienak Foru Komunitatekoak dira (%78). Hala ere, eskaera batzuk Madrildik (%9), Kataluniatik (%2) eta Euskal Autonomia Erkidegotik (%2) eta beste zortzi autonomia-erkidegotatik jaso dira. Ekintzaileak gizonezkoak dira (%70), 25 eta 45 urte bitartekoak (%80), unibertsitate-ikasketekin (%73). Eskatzaileen %25ek ingeniaritza teknikoak eta goi mailako ingeniaritzako ikasketak dituzte.

Negozio ideiari dagokionez, proiektuen %23 talentuaren ekonomia izenekoaren barruan sartzen dira (enpresa zerbitzuak, hezkuntza eta ezagutzaren sorkuntza), %18 ekonomia berdeari lotutako ekimenak dira, eta jarraian energia berriztagarriak, eraikuntza jasangarria, nekazaritzako elikagaiak, ingurumena eta ibilgailu jasangarriak kokatzen dira.

Aurkeztutako proiektuen %16 inguruk informazioaren eta komunikazioaren teknologiak jarduera nagusitzat dituzte (atariak, softwarearen garapena eta sareak), eta IKTek gainerako proiektuetan ere garrantzi handia dute.

Hautagaien %58 Moderna Planean hazkunde potentzialik handiena duten sektoreen barruan sartzen dira (ekonomia berdea, talentuaren ekonomia, osasuna eta IKTak).

Carmen Leza CEINeko zuzendari kudeatzailearen ustez, "oso positiboa da une honetan 190 enpresa proiektu egotea. Horrek esan nahi du Ekintzailearen Bekak eta horren antzeko ekimenek ekintzaileak mobilizatzen dituztela eta ekintzaile horiek enpresa Nafarroan sortzeko prest daudela, izan ere, eskaeren %20 beste autonomia-erkidego batzuetatik iritsi dira".

www.becaemprendedor.cein.es 

web informatiboak maiatzetik 51 herrialdetako 11.200 bisita izan ditu eta horrek erakusten du programak interes handia piztu duela.

Ebaluazio batzorde bat, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko, Sodenako, CEINeko eta IESEko ordezkariek osatua, hautagaien aurretiazko hautaketa egiten ari da. Balorazioan hainbat ezaugarri hartzen dira kontuan: proiektuaren berrikuntza maila, hazkunde potentziala eta talde sustatzaileak ekimena garatzeko duen egokitasuna.

Lezak gogorarazi duenez, beka jaso ez duten gainerako enpresa proiektuek CEINen beste zerbitzu batzuk dituzte enpresa abian jartzeko. Nafarroako Gobernuak proiektu irabazleen behin-behineko zerrenda datozen egunetan argitaratuko du. Data horretatik aurrera, sustatzaileek hamar egun dituzte beka onartzeko, eta konpromisoa sinatu ondoren, hilabeteko epea dute programan hasteko. Inaugurazio ekitaldia CEINen egingo da urriaren hasieran eta urriaren 14an negozio eskolaren trebakuntza hasiko da, "El proceso de emprender, las claves del éxito" saioarekin.
Dokumentazioa:
datos estadísticos Beca emprendedor.pdf

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa