(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Juan de Palafox y Mendozari buruzko "Varia Palafoxiana" liburua aurkeztu dute ostirala, 2010.eko abuztuak 27

Espainiako, Erresuma Batuko, Estatu Batuetako eta Mexikoko unibertsitateetako irakasleek egindako hamabi azterlan biltzen ditu


Transcripción textual del video

Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak eta Gobernuaren eledunak "Varia Palafoxiana" liburua aurkeztu du gaur. Lana Nafarroako Gobernuak argitaratu du eta Juan de Palafox y Mendozari buruzko hamabi azterlan biltzen ditu. Juan de Palafox y Mendoza Espainiako historian irudi garrantzitsua izan zen XVII. mendean eta Fiteron jaio zen 1600. urtean.

Palafox gotzaina, pentsalari politikoa, Espainia Berriko erregeordea, erreformatzailea, idazle oparoa, poeta eta editorea, arteen eta musikaren arloko mezenasa, indioen babeslea, legegilea eta aszeta izan zen.

 

Kontseilaria liburua erakusten

Juan de Palafox y Mendozari buruzko "Varia Palafoxiana" liburua aurkeztu dute. ( irudia handitu )

Alberto Catalán Higueras Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak eta Gobernuaren eledunak "Varia Palafoxiana" liburua aurkeztu du gaur. Lana Nafarroako Gobernuak argitaratu du eta Juan de Palafox y Mendozari buruzko hamabi azterlan biltzen ditu. Juan de Palafox y Mendoza Espainiako historian irudi garrantzitsua izan zen XVII. mendean eta Fiteron jaio zen 1600. urtean.

Aurkezpenean Ricardo Fernández Gracia irakasleak, liburuaren koordinatzaileak, ere parte hartu du. Azken hori Nafarroako Unibertsitateko Arte Departamentuko eta Nafarroako Ondarearen eta Artearen Katedrako zuzendaria da.

Lanak Espainiako, Erresuma Batuko, Estatu Batuetako eta Mexikoko unibertsitateetako irakasle ikerlariek egindako hamabi azterlan biltzen ditu. Hona hemen irakasleak: John H. Elliott, Oxford Unibertsitatekoa (Erresuma Batua); Nancy H. Fee, Columbia Unibertsitatekoa (Estatu Batuak); Montserrat Galí, Pueblako Unibertsitate Autonomokoa (Mexiko); Ricardo Fernández (bi azterlan ditu), Mercedes Galán, Fermín Labarga, Pilar Latasa, Ignasi Saranyana, Jesús María Usunáriz eta Miguel Zugasti, Nafarroako Unibertsitatekoak; eta Ildefonso Moriones, karmeldar oinutsen postulatzaile nagusia Erroman.

Liburuaren hitzaurrea Catalán kontseilariak egin du. 380 orrialdeetan, Palafoxen irudia ikuspuntu desberdinetatik aztertzen da. Gogoan izan behar da Palafox gotzaina, pentsalari politikoa, Espainia Berriko erregeordea, erreformatzailea, idazle oparoa, poeta eta editorea, arteen eta musikaren arloko mezenasa, indioen babeslea, legegilea eta aszeta izan zela.

Liburu hau Palafoxen artxibo partikularra eta funts dokumentala osorik katalogatu ondoren argitaratu da. Horri esker, Palafoxen irudia zehatzago ezagutu daiteke, 2011an aurreikusita dagoen beatifikazioaren aurretik. Liburuaren aurkezpenak Palafoxen Ostiralak izeneko hitzaldien zikloa amaitzearekin bat egin du. Zikloa Nafarroako Unibertsitateak antolatu du, Foru Gobernuarekin eta beste entitate eta erakunde batzuekin lankidetzan, eta Fiteron egin da uztaileko eta abuztuko ostiraletan.

1.000 liburu argitaratu dira eta 15 euroren truke eskuratu daitezke Nafarroako Gobernuaren Argitalpen Zerbitzuan (Navas de Tolosa kalea 21, Iruñea) eta liburu-dendetan.

Biografia

Juan de Palafox y Mendoza Fiteron jaio zen 1600. urtean. Espainia Berriko erregeordea eta Puebla de los Ángelesgo (Mexiko) gotzaina izan zen, eta geroago, Burgo de Osmako (Espainia) gotzaina. Aragoiko noble baten semea zen, Arizako markesaren semea, eta ama alarguna zen. Geroago, ama Zaragozako komentu batean sartu zen eta bertako priore izendatu zuten.

Calatayuden Olivares konde-dukearekin bildu eta azken horrek Filipe IV.aren gorterako kooptatu zuen, eta bertan hainbat kargu izan zituen erregearen aholku-organoetan, baita Indietako Kontseiluan ere. 1629an Kontseiluko kidea zen, eta urte horretan apaiz ordenatu zen.

1639an Indietara joan zen, Pueblako gotzain izendatu baitzuten. Hiri horretan katedrala eraiki zuen, eta geroago Espainia Berriko erregeorde izendatu zuten. Palafoxen Liburutegia sortu zuen eta lan publizista, pastoral eta kanoniko oparoa egin zuen. Espainiara 1649an itzuli zen eta Aragoiko Kontseiluko kide eta Burgo de Osmako gotzain izan zen 1959an hil zen arte.

 
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Reseña del libro "Varia Palafoxiana"
Portada del libro "Varia Palafoxiana"

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa