(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lurralde Antolamendu Departamentuak Atetzeko Udal Plan Orokorra onartu du asteartea, 2010.eko abuztuak 31

Asmoa da eraikitako herrigunea finkatzea eta gehienez ehun etxebizitza berri egitea, horietatik hamar inguru babes ofizialekoak


Etxebizitza eta Lurralde Antolamendu kontseilariak, Amelia Salanueva Murguialdayk, Atetzeko Udal Plan Orokorra onartu du, foru agindu bidez. Plana idazte aldera, Departamentuak aurrekontuaren %90 jarri zuen (aurrekontua 53.000 eurokoa da).

Udal Hirigintza Planean (UHP) proposatu dute etxebizitzak gune guztietan egitea, leku bakar batean pila ez daitezen.

Antolamendu proposamena da eraikitako herrigunea finkatzea eta gehienez ehun etxebizitza berri egitea, horietatik hamar inguru babes ofizialekoak. Etxebizitza motari dagokionez, UHPean berariaz debekatu dute udalerrian atxikitako etxebizitzak egitea.

Halaber, Planaren bitartea ingurumen balioa babestu eta zainduko dute, onura publikoko mendiak (OPM), nekazaritza kalitateko lurrak, eta belarriak eta larreak barne.

Foru Gobernuaren eta Udalaren helburuak dira biztanleguneen mugakide diren paisaien balioari eta garapen ereduari eustea.

Gainera, Planean kultura ondarea babesteko apustua egin dute, batik bat Auzaldiko dolmena eta Auzaldigaineko tumulua.

Atetz Ibarra Iruña iparraldean dago, Odieta, Imotz eta Xulapain bailaren artean. Atetzen sei kontzeju, hamaika herrigune eta bost etxalde daude. Bailarak 21,7 kilometro koadro

eta 230 biztanle dauzka.

Paisaian belardiak, laboreak eta basoak uztartzen dira.

Basoek bailarako azaleraren %80 hartzen dute; gehienak hariztiak eta pagadiak dira. Ez dauka espaziorik Nafarroako Natura Gune Babestuen Sarean, ezta Interes Komunitarioko Lekurik ere.

Bailarako herriguneak sakabanatuta eta paisaian integratuta daude; herriguneetan historia ate aldetik interesgarriak diren eraikinak dauzkate: elizak, baserriak, baselizak eta arkeologia hondarrak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa