(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Administrazioan herritarrentzako informazio eta artapen zerbitzuak arautu dira astelehena, 2010.eko irailak 6

Herritarrei zuzendutako artapena behar den besteko kalitatearekin emateko prozedura egokia arautu da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Foru Komunitateko Administrazioan herritarrentzako informazio eta artapen zerbitzuak arautzen dituen foru dekretua onetsi du.

Foru Dekretuan herritarren artapena osatzen duten eginkizunak arautu eta informazio motak definitu dira: informazio orokorra, informazio berezia eta informazio espezializatua.

Herritarrak artatzeko bulegoa

Herritarrak artatzeko bulegoa.

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Foru Komunitateko Administrazioan herritarrentzako informazio eta artapen zerbitzuak arautzen dituen foru dekretua onetsi du. Dekretuak jendaurreko informazio aldia izan du hilabetez, eta ez da inolako alegaziorik aurkeztu. Nafarroako Kontseiluaren oniritzia du.

Herritarren informazio eskubidea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean araututa dago. Horren arabera, herritarrek haien eskubide, interes legitimo eta betebeharrak uki ditzaketen administrazio jardunei eta ondasun eta zerbitzu publikoen erabilerari buruzko informazioa eskatu eta lortzeko eskubidea dute.

Horrez gain, aipatu Foru Legearen arabera, Administrazioak herritarrek eskatutako informazioa argi eta modu ulergarrian eman behar du, eta horretarako, Nafarroako Gobernuaren esku utzi du informazio eskubide horren egikaritza erregelamenduen bidez garatzea.

Hori dela eta, Nafarroako Gobernuak legegintzaldi honetarako finkatutako helburuen artean, herritarrak artatzeko sistema integrala diseinatu, sortu eta abian jartzea dago, eta horretarako, besteak beste, Foru Komunitateko Administrazioaren barruan herritarrak artatzeko eskumena argi ezarri eta mugatu behar da eta artapen hori behar den besteko kalitatearekin eskaintzeko prozedura egokia arautu behar da.

Herritarren artapenaren eginkizunak eta informazio motak

Foru Dekretuan herritarren artapena osatzen duten eginkizunak arautu eta informazio motak definitzen dira: informazio orokorra (Foru Administrazioko langileen organigrama eta direktorioa biltzen ditu, baita administrazio prozedurak eta zerbitzuak osatzen dituzten eta herritarrek Administrazioarekin harremanak izateko erabiltzen dituzten izapideak, epeak eta dokumentuak ere); informazio berezia (prozeduren izapidetzaren egoerari eta prozedurak izapidetzeko agintari eta langileen identifikazioari buruzkoa) eta informazio espezializatua (erantzuna emateko informazio erantsia bildu behar denean edo kontsulta osagarriak egin behar direnean edo langile kualifikatuak artapena eskaini behar duenean).

Bat-bateko erantzuna emateko zerbitzu automatizatuak eta horiek kalifikatzeko prozedura zer den ere definitu da.

Legean herritarrei artapena eskaintzeko bideak ere arautu dira: aurrez aurre, telefono bidez eta modu telematikoan. Aurrez aurreko artapena Nafarroako Gobernuaren Herritarrak Artatzeko Bulegoetan eskaintzen da, Iruñean eta beste udalerri batzuetan, eta beharrezko ikusten denean, herritarrak artatzeko beste gune batzuk ezarri ahal izango dira.

012 informazio orokorra eskatzeko telefono-zenbakia da, eta zenbaki horretatik informazio berezia ere eskainiko da erabiltzaileak identifikatzeko mekanismo teknologikoak abian jartzen direnean. Telefono bidezko zerbitzuan mezuak mugikorrera bidaltzeko zerbitzua ere sartzen da.

Bide telematikoari dagokionez, dekretuan Nafarroako Gobernuaren interneteko atariaren ezaugarri nagusiak, edukiak eta bete behar diren baldintzak ezarri dira, baita

www.navarra.es ataria argitaratzeko prozesua ere.

Ildo horretatik, dekretuaren lehenengo azken xedapenaren bidez Nafarroako Gobernuaren interneteko ataria arautu eta Departamentu arteko Batzordea eratzen duen maiatzaren 30eko 79/2005 Foru Dekretuko artikulu asko aldatu dira, Lehendakaritza Zuzendaritza Nagusiaren, Modernizazio eta Administrazio elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiaren eta Komunikazio Zuzendaritza Nagusiaren –Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoa– antolaketaren eta eskumenen arauketara egokitzeko.


Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa