(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 60 milioi euro baino gehiago jarri ditu garapenerako lankidetzako 668 jarduera finantzatzeko, 2007tik 2009ra asteartea, 2010.eko irailak 14

Garcia Malo kontseilaria Garapenerako Lankidetzaren 1. Plan Zuzentzailearen ebaluazio aurkezteko ekitaldira joan da


Nafarroako Gobernuak, azken bi urteetan, garapenerako lankidetza 668 jarduera finantzatu ditu. Horretarako, 60 milioi euro inbertitu dituzte, hau da, Foru Administrazioaren 2007-2009 aldiko gastuen %0,7. Hori eman dute aditzera Garapenerako Lankidetzaren 1. Plan Zuzentzailearen ebaluazioko emaitzen aurkezpenean. Ekitaldia Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, Maria Isabel Garcia Malok, inauguratu du.

Plan Zuzentzailea 2007-2010 aldirako dago diseinatua eta hamaika ikuspuntutik aztertu dute, besteak beste hauetatik: lege esparrua, barne koherentzia, lana beste agente batzuekin bateratzea, proiektuen eraginkortasun eta erabilgarritasuna, eta proiektuen eramangarritasuna eta inpaktua.

Ebaluazioa gauzatu dute 500 galdeketa inguru eginda agente nafarrei, toki bazkideei eta sektoreko beste profesional batzuei.

Proiektuen %31 osasun eta hezkuntza arlokoak dira

Emaitza kuantitatiboei dagokienez, lankidetza jarduera gehienak egin dituzte lehentasuna duten 19 herrialdeetan eta kontzentrazio maila ona da.

Erantzun diete, lehendabizi, oinarrizko giza premiei, hau da, osasun, hezkuntza, ur, saneamendu eta nutrizio arloko beharrei.

Zehazki, proiektuen %31 osasun (%18) eta hezkuntza (%13) arlokoak dira. Alde horretatik, garapen integraleko proiektuek gora egin dute, batik bat landa eremuetan.

Plan Zuzentzailearen eragin mesedegarriak

Agenteen iritziz, Plan Zuzentzailearen eragin onenak hauek dira: planak erreferentzia esparru bat ezarri du, proiektuen gestioa eta Nafarroako Gobernuaren barne gestioa hobetu ditu, lankidetza sareak ezartzen eta koordinazio lana hobetzen lagundu du, eta Nafarroako lankidetza gardenagoa eta hobea izan dadin sustatu du.

Aipatu aldiko gertakari zehatz garrantzitsuetako bat da Garapenerako Lankidetzaren Foru Legea berritu dutela. Horri esker, gestio lana arindu egin da eta garapenaren finantzaketa premietara moldatu da; gainera, kontrol sistema, zorroztasuna galdu gabe, eraginkorragoa da eta ez hain burokratikoa

Halaber, galdeketako emaitzen arabera, planeko lau lankidetza modalitateak bateragarriak dira:

lankidetza ekonomikoa, lankidetza teknikoa, giza laguntza eta garapenerako heziketa. Modalitate bakoitzak, gainera, bere tresnak ditu.

Orain, esku hartu duten agenteek nabaritu dituzten eragin onak aipatuko ditugu.

Foru Administrazioan, onena izan da plana erreferentetzat hartu ahal izatea, lan egiteko. Barne gestioko prozesu batzuk hobetu dira, langile gehiago jarri eta trebatu egin dira, eta kanpo komunikazioa hobetu da.

Hegoaldeko GKEek diote gestioa hobetu egin dela, erreferente argiagoak dituztelako; eta Nafarroakoek planaren inguruan egituratzeko eta hausnartzeko premia dagoela, plan bat erreferente gisa edukitzea ona dela eta, baita ere, batzuen batzuk, sektorea indartu egin dela

.

Hobetu daitezkeen alderdiak

Agenteen iritziz, administrazio lanaren gainkarga kendu beharra dago.

Gainera, ezarritako jarduera eta neurriak aurrera eraman dituzten arren, proposatutako helburu batzuk ez omen dira lortu. Halaber, geografia oinarri hartuta lehentasunak jartzeko asmoa ez da gauzatu.

Gauzatu beharreko erronka gisa aipatu dute lana beste administrazio publiko eta lankidetza agenteekin koordinatzea.

Nabarmendu dute planari esker hegoaldeko herrialdeetan eragina handiagoa izan daitekeela, baina, koordinazio falta dela nagusi Espainian, eta baita Nafarroan ere. Hala ere, badirudi Nafarroak Biltzar Sektorial sortu berrian eta autonomia erkidegoen bileretan parte hartzeak joera hori aldatuko duela etorkizunean Zehazki, hurrengo Plan Zuzentzailearen erronka bat izango da lana Nafarroako Udalen lankidetza agenteekin egituratzea eta haiekin elkarlanean aritzea.

Proposatu dute, baita ere, gizarte partaidetzaren alde lan egiten jarraitzea, asmoa baita Garapenerako Lankidetzaren Nafarroako Kontseiluaren ikuspegi berriarekin partaidetza hori hobetzea

.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa