(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Caballerok arbitrajearen garrantzia gogorarazi du herritarrak kontsumitzaile moduan babestuta egon daitezen asteartea, 2010.eko irailak 14

Presidenteordeak Arbitrajeari eta Kontsumoari buruzko II. Jardunaldia inauguratu du NUPen


Caballero eta Fernández

Caballero presidenteordea NUPen izan duen parte-hartzean. Ezkerrean, Juan Manuel Fernández Nafarroako Auzitegi Nagusiko presidentea. ( irudia handitu )

Javier Caballero Martínez Lehen presidenteordeak eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak Kontsumoko Arbitraje Batzordeak kontsumitzaileak defendatzeko erreminta moduan duen garrantzia azpimarratu du gaur goizean. Kontseilariaren esanetan, kontsumitzailea egoera makurrean dago beti enpresa handiekin izaten dituen borroketan. Caballerok Arbitrajeari eta Kontsumoari buruzko II. Jardunaldia irekitzeko ekitaldian egin du gogoeta hori. Hain zuzen ere, jardunaldia gaur antolatu da Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP).

Ekitaldiaren hasieran, presidenteordea pozik agertu da esparru honetan kontsumitzailearen defentsa eta arbitrajea azterketa akademikorako gai bihurtu direlako. NUPeko jardunaldia Nafarroako Gobernuak finantzatutako ikerketa-proiektu baten barruan kokatzen dela gogorarazi du, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatzeko 2006ko Foru Legeari lotuta.

Caballero kontseilariak azpimarratu duenez, gaur egun Kontsumoko Arbitraje Batzordeari atxikita dauden 997 enpresek "berme osagai gehigarri bat dute eta behar den moduan informatutako kontsumitzaileak berme hori kontuan hartu behar du eskuratzen dituen produktu edo zerbitzuen hornitzailea hautatzerakoan". Beraz, presidenteordearen iritziz, Nafarroako Gobernuak interes handia du 1993an sortutako batzorde hau mantentzeko.

Era berean, Caballerok adierazi zuen arbitraje-jarduera Justiziaren beste osagai bat dela, batzuetan osagarria eta beste batzuetan alternatiboa. Ogasun publikorako eta inplikatutako alderdientzako aurrezki garrantzitsua dakar, balio ekonomiko txikiko irain edo eztabaidengatik prozesu judizial luze eta garestiak sahesten dituelako. Gainera, gatazkak ebazteko sistema "azkar, malgu eta eraginkorra da".

Jardunaldia irekitzeko ekitaldian Juan Manuel Fernández Nafarroako Auzitegi Nagusiko presidenteak, Teresa Hualde irakasleak, Nafarroako Kontsumoko Arbitraje Batzordeko presidenteak, eta José María Rifá irakasleak parte hartu dute.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa