(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuko departamentu guztiek emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunerako unitateak izango dituzte osteguna, 2010.eko irailak 16

García Malo kontseilariak langile gehiago kontratatzea eskatuko ez duen ekimen horren "bidaia orria" aurkeztu du gaur


García Malo Gobernuko zuzendari nagusiekin. ( irudia handitu )

María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak Nafarroako Gobernuan genero-berdintasuna ezartzeko eredua izeneko agiria aurkeztu du gaur. Ekimen hori dela bide, Nafarroako Gobernuko departamentu guztietan emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunerako unitateak egongo dira, Foru Gobernuaren ekitaldi eta arau guztietan genero-zeharkakotasuna ezartzea sustatzeko.

Unitate berri horiek abian jartzeko ez da langile gehiago kontratatu behar, eta langile funtzionarioak arlo honetan trebatzeko plangintza egingo da, departamentuen artean koordinatzeko beharrezko tresnak emanez, baita Nafarroako Berdintasun Institutuaren aholkularitza berezitua ere, azken hori baita ekimenaren sustatzailea.

 

Berdintasun-politikak sustatzeko unitate eskudunak ezartzea legezko betebeharra da Europako Erkidegoan zein estatuan eta, gainera, Nafarroako Gobernuak 2009ko martxoan unitate horiek abian jartzeko dinamika garatzea adostu zuen.

Gizarte Gaietako kontseilariak agiri hori Iruñeko "Fuerte del Príncipe" gazteen egoitzan aurkeztu du, Nafarroako Gobernuko zuzendari nagusien eta horien parekoen aurrean, baita azken urtean estrategiaren diseinuan lankidetzan aritu diren hogei bat zerbitzu zuzendarik osatutako lantaldearen aurrean ere. García Malok azaldu duenez, agiria berdintasun printzipioa eta arlo horretan indarrean dagoen araudia aplikatzeko inflexio puntua eta ‘bidaia orria’ da. Unitate berri horiek eginkizun horren gaineko ardura izango dute eta Nafarroako Administrazio Publikotik sortutako egintza, arau eta politika guztietan gizonezkoen eta emakumezkoen arteko desberdintasunak ezabatzen ahaleginduko dira.

Bi ezarpen fase

Gizarte Gaietako Departamentuak kasuan kasuko unitateak bi fasetan ezarri nahi ditu. Lehenengoa urritik aurrera egingo da, eta horretan unitateak zein zerbitzutan kokatuko diren identifikatuko da, unitateen arduradunak izendatuko dira eta arduradun horiek emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasun gaietan trebatuko dira.

Fase hau amaitu ondoren bigarrena hasiko litzateke. Horretan, esperientzia pilotu moduan, departamentu batean Berdintasun Unitate bat abian jarriko litzateke. Gerora, esperientzia hori Gobernuaren gainerako arloetara hedatuko da.

Genero berdintasunerako eredua ekimen aitzindaria da Espainian, berdintasun unitateak ezartzea proposatzen baitu langileen arloan gastu gehigarririk eragin gabe. Horren ordez, egon dauden langileak eginkizun horietarako behar den moduan trebatuko dira. Beste administrazio batzuek egitura berriak sortu dituzte langile funtzionarioekin edo eginkizun horiek gauzatzea esparru pribatuko enpresa espezializatuen esku utzi dute.

 
Dokumentazioa:
LA HOJA DE RUTA.doc
Estrategia Gobierno de Navarra transversalidad.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa