(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroaren Asteak harrera bikaina izan du Shangaiko Erakusketaren lehenengo egunean astelehena, 2010.eko irailak 20

Pedro Larumbe nafar sukaldariak sukaldaritzako erakustaldia egingo du Foru Komunitateko produktuekin


Aznárez neba-arreben emanaldia Shanghain

Aznárez neba-arreben emanaldia, eta atzean Espainiako pabilioiko bisitarien ilara. ( irudia handitu )

Shangaiko Nazioarteko Erakusketaren barruan, Nafarroaren Asteak harrera bikaina izan du jendearen aldetik. Lehenengo goizean 800 pertsona inguru hurbildu dira "El encierro" (hiru dimentsiotan) eta "Navarra, fiesta, pasión por el rojo" ikus-entzunezkoen proiekziora. Auditorioko edukiera eskainitako sei emanaldietan bete egin da.

Bestalde, 1.600 pertsona egon dira Aznárez neba-arreben -Javier, Leyre eta Pablo- musika emanaldia entzuten Espainiaren Pabilioiko plazan. "Navarra through a violin" programan Pablo Sarasateren lanik esanguratsuenak biltzen dira, baita estreinaldi bat ere, Javier Aznárezen konposizio bat Foru Komunitateko herri-doinuekin.

Painelu gorria ere Nafarroaren Asteko lehenengo egun honetako protagonista izan da. Pabilioiko laguntzaileek 1.000 painelu baino gehiago jarri dizkiete bertaratuei.

Nafarroako sukaldaritza sustatzea

Nafarroa Shangaiko Nazioarteko Erakusketan egongo da bihar ere, asteartean, irailaren 21ean. Pedro Larumbe sukaldariak sukaldaritzako erakustaldia egingo du. Sukaldaria Lerinen jaio zen, Gastronomiako Sari Nazionala eskuratu zuen (1984) eta Espainiako pabilioiko pintxoen tabernako arduraduna da.

Aste osoan Nafarroako sukaldaritza eta produktuak sustatuko ditu Gran Meliá Shangai hoteleko Acqua jatetxe gastronomikoan, eta bihar, leku berean, lan-saio bat egingo du kazetarien eta gonbidatuen aurrean, Luxenburgoko Lea Linster sukaldariarekin batera, hain zuzen ere, Bocuse D’or Goi Sukaldaritzako saririk handiena duen emakume bakarrarekin.

Menuan hurrengoak sartzen dira: aperitibo moduan, foie gras milorria mangoarekin eta PX murriztapenarekin, lehen plater moduan, untxi eskabetxatuaren eta urdaiazpiko-kurruskariaren entsalada mahaspasekin eta pinoiekin, bakailaoa tomate espeziatuarekin eta piper berdearekin, ahate-konfitaren biribilkitxoa trufa-saltsarekin eta, azkenburuko moduan, arroz-esnearen moussearen eta patxaran kremaren kopa izoztua.

Nafarroaren Astea Shanghain

 

Foru Komunitatearen Astea gaur, irailak 21, eta igandea, irailak 26, bitartean ospatuko da Shangaiko Nazioarteko Erakusketan, "Navarra. Pasión por el rojo" lelopean. Nafarroako Gobernuak turismo erakargarritasunak, musika tradizioa eta Europako eskualde aurreratu eta teknologikoaren izaera erakutsiko ditu.

Horretarako, Foru Gobernuak Pablo Sarasate konpositore eta biolin-jolearen musika-emanaldiak programatu ditu. Emanaldi horiek Aznárez neba-arrebek -Javier, Leyre eta Pablo Aznárez Maeztu, 22, 17 eta 15 urte, hurrenez hurren- emango dituzte, hiru biolinekin. Programan Iruñeko biolin-jolearen lanik eranguratsuenak joko dira, hala nola "Jota Navarra", "Zapateado", "Aires Bohemios", "Carmen" eta "Navarra", eta Javier Aznárezen konposizio bat estreinatuko da ("The Era"), Lizarrako Baratzeko Dantzan eta Foru Komunitateko herri-doinuetan oinarritua.

Espainiako Pabilioiko plazan egunean hamar minutuko bost emanaldi eskaintzen dira, 10.30ak eta 14.30ak bitartean (bat ordu bakoitzeko), asteazkenean, irailak 22, izan ezik, Nafarroaren Eguna baita. Egun horretan ekitaldi ofizialean parte hartuko dute.

Nafarroak Shangaiko Nazioarteko Erakusketan duen parte-hartzea osatzeko, ikus-entzunezko bat proiektatuko da hiru dimentsiotan (3D), "El encierro". Lan horretan, ikusleei San Ferminetako eta entzierroetako irudi zirraragarriak eskaintzen zaizkie. Beste ikus-entzunezko bat ere proiektatuko da, "Navarra, fiestas, pasión por el rojo". Horretan, Nafarroako etnografiaren eta jaien berri emateaz gain, lau minutuko ibilaldi txikia egiten da Foru Komunitateko naturatik, Done Jakue bidetik, historiatik, artetik, berrikuntza teknologikotik. Bi ikus-entzunezkoak goizeko hamaiketatik arratsaldeko hiruretara proiektatzen dira, ordu erdirik behin.

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa